Hitza hitz / A palabra é a palabra
10,00 €
Mouroak Galiziako lurpeetan bizi diren izaki erraldoiak dira, eta dohain bereziak dituzte. Uxio nekazariak tratua egin du holako batekin, baina hitza betetzeko gai izango ote da?
Ipuina bi hizkuntzatan dago: euskaraz eta galegoz.
“Munduenea. Munduko ipuinen etxea”-n hamar ipuin batu ditugu, gure artean bizi diren kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarkigun aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz entzun eta irakurri ahal izango dituzu. Munduko ipuinen etxera sartu nahi? munduenea.labayru.eus