Juan Ignazio Astigarraga (1783-1854), Sermoitegia. XVIII. eta XIX. mendeetako euskal oratoria sakratua

30,00 

Liburu honetan Frantziskotarren komentuetan dagozan Juan Ignazio Astigarraga basauritarraren 90 sermoi bildu ditue Nagore Etxebarria eta Ainara Apraizek. Gehienak Basauriko orain berrehun urteko euskeraz idatzita dagoz, eta euretan Astigarraga idazle on eta arteza agiri da. Behar honi eskerrak euskal hizkuntza eta literaturaren historiak idazle barria ezagutuko dau. Ikertzaileok testua modu bitara eskini dabe: gaurko grafiaz paperean eta jatorrizkoa CDan. Orain artean lehenengoz hartu da Jarein bilduman bide bikotxori euskal testu zaharren argitarakuntzan. Sarrera-azterlana be ez edozelakoa: zehatz eta sakon azterturik hornidu dabe, ez bakarrik idazlearen bizitza-zertzeladakaz, horrezaz gainera eta batez be, testuaren hizkera bere osotasunean: lexikoa dala, morfosintaxia dala, eta estiloa bera.

Kategoria

Informazio gehigarria

Egilea

Ainara Apraiz, Nagore Etxebarria

ISBN

978-84-89816-15-2

Urtea

2007

Orri kopurua

706

L.G.

BI-1342-07

Neurria

17 x 25 zm

Euskarria

Liburua