Archivo

0
Cuadrilla de jóvenes de la parroquia de Biáñez celebrando la comilona, 1947. Julián Ahedo

Biañez parrokiako gazte-taldea, tripakada egiten, 1947. Julián Ahedo.

Karrantzako Haranean, garai batean, marzak oso errotuta zeuden. Udaberriaren etorrera ospatzeko jai paganoa zen, eta, jatorria denboran galduta dagoen arren, Julio Caro Barojak urte erromatarraren hasierarekin lotu zuen. Dirua eta elikagaiak biltzeko jaia zen, eta, tradizioaren arabera, martxoaren batean egin ohi zen. Haurrak eta gazteak, denak gizonezkoak, lau eta zortzi marzeroko (horrela deitzen zitzaien kuadrilletako parte-hartzaileei) lagun-taldean elkartzen ziren, Haraneko auzoetan barrena marzak abestuz ibiltzeko. Eguneroko bizimoduan izan ohi zituzten arropekin jantzita, arranak, zintzarriak eta dunbak eraman ohi zituzten, zarata atera nahian. Zarramaskero zeritzona joaten zen lagun-taldearekin batera, eta zarramaskoa eramateaz arduratzen zen, hots, koloretako paper-zatiekin apaindutako gorosti-sorta. Janzkera desberdina izaten zuen, lagun-taldeko gainerakoen aldean; izan ere, bularraren eta bizkarraren gainean bi ardi-kima zeramatzan, dunben uhalekin, eta gerritik hainbat zintzarri izaten zituen zintzilik. Zintzarri horiek soinua egiten zuten, marzak abestean salto egiten zuenean. Batzuetan, abere-azalarekin egindako maskara batez estaltzen zuen aurpegia. (más…)