Etnografia atalak

~
0

Arimen eguna. Jose Arrueren margoa. Iturria: Felix Mugurutza.

Duela mende erdi bat arteko euskal tradizioetan, Arimen Eguna izan da hildakoei eskainitako egun nagusia eta azaroaren 2an ospatzen zen. Aitzitik, bere bezpera, azaroaren 1a, Domu Santu eguna, elizkizunetara eta ezer gutxi gehiagora mugatzen zen.

Bide batez, beraz, Halloween inportatuaren ospakizuna egiteko hain goraipatua izan den arimen gaua, izatez, azaroaren 1etik 2ra bitarteko gaua da eta ez bere aurrekoa.

Baina… nondik dator nahaste-borraste hau? (gehiago…)

Herrín de Camposko makila-dantza. Iturria: Labrit Ondarea.

Kultura-ondare immaterialaz pentsatu, eta, batez ere, norbaiti gai hori zer den azaltzen saiatzen garenean, lehenik eta behin, adierazpen ikusgarrienetara edo ikonikoenetara jotzen dugu: jaiak, emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak, musika, bertsolaritza, dantzak, kirola, artisau-teknikak…

Orain, lot dezagun kultura-ondare immaterialari dagokion ukiezintasunaren aldagaia (nahiz eta elementu materialetan oinarritu daitekeen eta oinarritu ohi den) generoaren aldagaiarekin: (gehiago…)

0

Gaur arratsaldean Busturiko Altamirako Kultur Etxean Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Ostu-ostuka eta txopinka izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko da. Belaunaldi desberdinetako lekukoei grabatutako testigantzen bidez, dokumental horretan, Busturian orain hamarkada batzuk egiten ziren umeen jokoen berri ematen da.

Lekukoek umezaroko gogoramen asko eta asko jokoekin lotuta dituzte bizi-bizi, nagusitan ere: zenbat ibilaldi Atxapuntara, zenbat barre-zantzo, zenbat pasadizo… Sarritan umetako lagunak bizitza osorako izaten dira, haurtzaroko loturak sendo-sendoak direlako. (gehiago…)

0

Emilio Andueza. Lakuntza. Egilea: Josu Larrinaga Zugadi.

Diziplina humanista eta sozialen oinarri metodologikoetatik abiatuta, kultura tradizionalaren ikerketa orok datuen iturriak ditu ardatz: idazkiak, irudiak, ahozko oharrak eta informazioak. Agerikoa da ahozko datuek beharrezkoak dituztela pertsonak eta haien testigantzak. Izan ere, beren erregulartasun tematia dela medio, ikertzaileari aukera ematen diote ondorio zentzudunak ateratzeko, analisi kualitatibo konplexuen bitartez. Jakintza kolektiboei buruzko informazio zinez baliotsuak, oso arlo desberdinetakoak: jai-ospakizunak, dantzak, doinuak, kantuak, musika-trenak, jantziak, gastronomia, erritualak, ofizioak edo lanbideak, etab.

 (gehiago…)