Etnografia atalak

~
0

 

Munduko hizkuntza guztiek ez dute zenbaki zehatzik erabiltzen. Amazoniako Munduruku eta Piranhã kulturak, adibidez, anumerikoak dira, hau da, kopuru zehatzak adierazteko berbak erabili beharrean, termino orokorrak baino ez dituzte erabiltzen “batzuk” edo “zeozer” bezalako ideiak adierazteko.

Hizkuntza askotan, oinarrizko zenbakiak 5, 10 eta 20 izan ohi dira, eta ez dirudi txiripa hutsa zenbaki horiek bat etortzeak esku bateko hatz kopuruarekin lehenengoa, esku bietako atzamar kopuruarekin bigarrena, eta atzamar gehi behatz guztien kopuruarekin hirugarrena.

Hizkuntza proto-indo-europar gehienek 10ean oinarritutako zenbaki sistema erabiltzen dute, hamartarra izenekoa, adibidez, gaztelaniak. Euskarak, ordea, sistema bigesimala erabiltzen du, 20 oinarria duena: hogei (20), berrogei (40, bi aldiz 20), hirurogei (60, hiru aldiz 20). Ezaugarri hori partekatzen du, frantsesarekin ez ezik (frantsesak sistema erdi bigesimala erdi hamartarra erabiltzen du), maien eta uto-azteken hizkuntzekin. Badirudi zeltek eta bikingoek ere sistema bigesimala erabiltzen zutela.

 (gehiago…)

0

Ilustrazio hauek argitalpen honetatik hartutakoak dira: Floren Usia Barbara. Orozko haraneko kondaira mitiko ilustratuak. Orozkoko Udala, 2021. Irudien tratamendua: Irati Zarandona.

Badira jendeari zeregin askotan laguntzen dieten izaki txiki-txiki batzuk. Lan miragarriak egiteko gauza dira, bestela egin ezin direnak; eta eskuraezinak diren nahiak ere betetzen omen dituzte.

Izaki edo jeinu misteriotsu hauek hainbat izen hartzen dituzte euskaraz: pamerialak edo familiarrak —etxekotzat ditugulako—, gaizkinak —hala diotsete, nahiz eta berez gaiztoak izan ez, ezta onberak ere— mamorroak edo mozorroak, airetikakoak… Galtza gorridun gizon ñimiño eta ikusgaitzak direla diote batzuek, eta galtzagorriak edo prakagorriak deritzete. Ez gizonezkoak, ez andrezkoak direla ziurtatzen dute beste batzuek; eta euliak edota zorriak bezalakoxeak direla diotenak ere badaude egon.

 (gehiago…)

Egilea: Joxe Mallea-Olaetxe. Iturria: Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco.

Jakina denez, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldera milaka euskaldunek emigratu zuen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen zati handi batean. Gizon, emakume, gazte, familia osoak… atzerriratu ziren, lehenengo emigratzaileen urratsei jarraituz eta haiek emandako argibideak aintzat hartuz. Etorkizun oparoagoaren bila abiatu ziren, ilusioz beterik. Ama-lurra utzi eta Ipar Amerikan finkatu zirenen artean, artzain-lanetan aritu zirenek osatu zuten talderik handiena.

Beren familiak eta sorterriak atzean utzita, distantzia handiak egin behar izaten zituzten euskal artzainek larrez larre, ardiak lasai eta zabal ibil zitezen. Egunak amaigabeak ziren, eta ardi-zaintzaileak erne zeuden bitartean artaldea behar bezala elikatu zedin, beren izenak, pentsamenduak eta fantasiak grabatzen zituzten zuhaitzen azalean. Gehienek izena eta data idazten zuten, baina ausartagoak ere baziren, beste gai batzuei buruzko testuak edo marrazkiak zizelatzen zituztenak, hala nola beren sinesmen politiko edo erlijiosoak, euskal aberria edo emakume baten desioaren irrika aseezina.

 (gehiago…)

0

Munekogoikoa baserria (Urigoiti, Orozko). Egilea: Javier Perea. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Gure amamari itzelean gustatzen zitzaion andaputxuan eguzkitan egotea, gure baserria hotza da-eta udan, eta neguan zer esanik ez.

Andaputxuan, eguzkitan egon bakarrik ez, beharren batzuk ere egin behar izaten ziren. Ondo dakigu-eta baserritarrok baserrian beti dagoela zereginen bat, eta, eguzkitan gaudela atseden apurren bat hartzen ere, behartxoren bat etorriko zaigula eskuartera.

Hantxe garantzen genituen indaba eta artoa. Garandu aurretik ere, hantxe egoten zan sikatzen zabal. Hurritzak batu orduko ere, bertan apartatu eta garbitzen ziren. Tomate sasoian, berbertan zuritu, zatitu-eta egiten zan, geroagoan egosi eta poteetan sartzeko. Eta, beharrok alde batera utzita, jaiegunetan, auzoren bat edo gonbidaturen bat etortzen zenean ere, lehenengo berriketalditxoa etxe barrura sartu aurretik andaputxuan egiten zen, jesarrita eta kopauren bat hartzen. Horrexegatik jagoten zen horren ondo eta lorez apaintzen zen.

 (gehiago…)