Hasteko, XXI. mendean gaudela ahaztu, eta bi edo hiru mende atzera jotzeko eskatuko nioke irakurleari. Joan gaitezen argindarrik ez zutenez kandelak erabiltzen zituzten garai haietara, zoru gehienak zurezkoak zirenez garbitu eta ziratu behar ziren urteetara. Jo dezagun hildakoen arimei, zuten garrantziagatik, bizitza honetatik bestera igarotzeko argia ematen zitzaien garaira. Eta argizaria diru gisa erabiltzen zen urteetara, eremu publikoetako eta elizako argiak horrekin ordaintzen zirelako. Orduan, eta duela gutxira arte, argizariak izugarrizko garrantzia zuen, gaur egun imajinatu ere ezin duguna. (gehiago…)
Duela lau bat hamarkada arte, artzaintza tradizionala desagertu aurretik, taloaska zen Gorbeiako artzainek gehien estimatzen zuten ondasunetako bat. Makilarekin batera, artzainak bere txabolan harrotasun handienaz erakusten zuen elementua zen, ondasun preziatuena.
Taloaska, funtsean, oraska moduko bat da, mutur batean helduleku bat duena. Saroiko egonaldi luze haietan ogiaren ordez jaten zen taloa oratzeko erabiltzen zen, haranera behar-beharrezkoa zenean baino ez zelako jaisten. Ogia ezin zitekeen mendian egin, baina bai edonora egokitzen zen taloa. (gehiago…)
Iaz arte guardia zibil bat jateko gogoa zuenak Areatza/Villarora hurbiltzea baino ez zuen. Jakina, ez zuen dastatuko txapelokerra edo trikornioa buruan eta uniforme berdea janzten duten benemeritaren kideetako bat; ez, labetik igaro den bizkotxo zuri bat baino. Izen bitxi horren arrazoia, duten triangelu itxuran aurkitzen da, Guardia Zibilaren txapelokerra gogoratzen baitute. (gehiago…)
Aldian-aldian tokiz eta etxez aldatzean datza transhumantzia egitea, hitzaren zentzu hertsian. Eta bizi-lekualdatze horretan, mendez mende herrien garapena ahalbidetu duen bikote bereizezin bat osatzen dute transhumantziak eta ganaduak. Garapen horretan, funtsezkoak izan dira jakintza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi iraunarazteko artzaintzarekin eta abeltzaintzarekin loturiko landa-eremuko bizimoduak.
Ondare kultural immaterialari loturik, zera aditzera ematen digu ahozko tradizioak: “Es la vida del pastor, la vida más arrastrada, que en el orbe de la tierra, por experiencia se halla” (“artzain bizitza da lurbira osoan aurkitu daitekeen bizitzarik petralena, esperientziak erakusten duenez”). Petrala, ez soilik konprometitua eta gogorra delako, baizik eta, era berean, nomada eta bakartua delako ere. Herrietatik bakartua eta naturari egokitua, zeinetatik atera izan baititu artzainak tradizionalki bere etxetik kanpo beste bizitoki batzuk eraikitzeko beharrezko elementuak. Horregatik da hain garrantzizkoa artzainak eta aziendak eguraldi txarretik eta naturaren erasotik babesten dituen herri-arkitektura, hari esker egin ahal izan baitute transhumantzia, ipar-hego eta ekialde-mendebalde.