Etnografia atalak

~
0

Virginia Abio-ren eta Cristina Garay-ren eskola-argazkia, 1944. Autorearen kortesia.

Joan den mendearen bigarren erdira arte, umeak sei-zazpi urterekin hasten ziren eskolara. Derrigorrezko eskolatzea laburra izaten zen: hamabi urtera artekoa normalean, hamalau urtera artekoa gehienez; betiere kasuan kasuko familiaren etxean zegoen eskulan-beharraren arabera. Eskolatze-aldia ez zen inolaz ere behar bestekoa izaten, neska-mutilen ganorazko prestakuntza bermatzeko, eta, gainera, eskoletako absentismo-indizeak altuak ziren, batez ere landa-eremuetan, batean etxeko lanen premiagatik, bestean eguraldi txarragatik. Izan ere, prezipitazioek eta tenperatura baxuek asko zailtzen zizkieten baserritik ikastetxeraino egunero oinez egin beharreko ibilbide luzeak ikasle askori.

 (gehiago…)

0

Koloreen gaia mamitsua dugu hizkuntza guztietan. Euskarari gagozkiola, hiru kolore unibertsal nagusiak landu genituen lehenbizi (gorri, beltz, zuri), eta atal honetan gainerako batzuk jorratu behar ditugu, denak ez badira ere.

 (gehiago…)

0

Eguzki-lore babeslea eta haren inspirazio-iturria: Eguzkia. Egilea: Emilio Xabier Dueñas.

Denboraren mende gaude; baina, zenbaterainokoa da dugun mendekotasun hori? Ba al dakigu jakin une bakoitzari ematen diogun balioa? Oraina, adin batera orduko, eta agian orokorrean, igarri eta antzeman ezina iruditzen zaigu; sentitu ere ez dugu egiten. Iragana urrunekoa da, oroitzapenek bizipenez liluratzen ez gaituztenetan. Eta etorkizuna berez bihurtzen da orainaldi…, edo alderantziz.

Gizakiaren existentzia, gertaerak eta bilakaera neurtzeko formulek, sinetsi ala ez, joan-etorriak izan dituzte, baita erlijio-aitorpenaren araberako onespena, desfaseak eta eguneratzeak ere. Horrexegatik eta horrexetarako sortu ziren egutegiak, nahiz eta eguna, astea edo urtea neurtzen zituzten jakin ez.

 (gehiago…)

0

Ezkontza-segizioa Bizkaian, 1889. Egilea: Mamerto Seguñi Arechavala (1862-1908).

Harremanetan eta jolas-jardueretan eragin handia izan duten zenbait tradizio (abestiak, inprobisazioak, ipuinak eta elezaharrak, musika- eta erritmo-barneratzeak edota joko eta dantza informalak) gauzatu eta garatu dira familien esparru pribatuan, auzo-taldeetan eta auzo-elkarteetan. XVI. mendetik aitzina penintsulako geografia osoan hedatu zen gizarte-fenomeno horrek Euskal Herrian ere oihartzuna izan zuen, eta modu zabal, espontaneo eta ez bateratuan agertu zen.

 (gehiago…)