Etnografia atalak

~
0

Segizioa plazan (Iholdi, 18/06/2006). Emilio Xabier Dueñas.

Gregorio IV.a aita santuak, 1264 inguruan, Gorpuzti jaieguntzat ezarri zuen. Berrogeita hamar urte geroago, gutxi gorabehera, prozesioek ospakizunen barruan garrantzi handia hartu zuten. Apurka-apurka, handikeriaren handikeriaz, aparteko elementu bereizgarriak gehitzen joan ziren (erraldoiak, buruhandiak, taraskak, gremioen konpartsak, etab.), baina, denboraren joanak eta Vatikanoko II. Kontzilioak hainbeste apaingarriren kontra egindako gomendioaren ondorioz, ospakizuna moteltzen joan da gaur egunera arte; kasu askotan, guztiz desagertu arte.

Ibilbide historikoa luzea izan da, eta, gaur egun, herri gutxi batzuk baino ez dituzte gordetzen jaiegunaren elementuak, eta beste batzuk berreskuratu egin dituzte. Toledo, Sevilla, Valentzia eta pertsonaia bereziak eta xelebreak dituzten beste herri batzuk dira aipagarrienak. Gure inguruan, honezkero, herri bakan batzuetan ospatzen da. Lesakan, Beran edo Donezteben egiten den bandera-dantzarekin batera, Oñatin mantendu da ondoen, ia-ia aldaketarik gabe XVI. mendetik.

 (gehiago…)

1

Irune Rotaetxe

Gure aita zanak ez eukan ba Lorentza Amorrortu behingoan saltzeko ez ahazteko, eta, hontxe be, nago dagoan lekuan dagoala ondo gogoan eukiko dauela. 

Kontua da ze, sasoi baten, estamangutik ez ebilela bape ondo. Ia-ia egunero minez, astun, gogo txarrez eta meko. Triste gizona. Min ha arintzearren, esku biak tripari helduta egoten zan. Jateari be itxi egin eutsan. (gehiago…)

0

1924an Ibabeko (Aramaio) Andra Mari ermitan jarritako iragarkia. Gaur egun Gasteizeko El Portalón jatetxeko sarreran dago.

Euskaldunok zenbatzeko sistema propioa dugu, zenbatze-sistema hogeitarra, beste zeltiar hizkuntza batzuetan ere erabiltzen dena, beharbada iraganean Europako eremu zabaletan hedatuta egondako protoeuskara baten hondar gisa.

1868an pezeta ezarri zen Espainia osoan diru bakar gisa, Estatua Latindar Diru Batasunari atxiki zitzaionean, sistema metriko hamartarra indarrean jarri zelako. Ordura arte gehien erabilitako txanpona erreala zen, eta txanpon berriak, pezetak 4 errealen balioa hartu zuen; beraz, 5 pezetakoa 20 errealen parekoa zen (ogerlekoa). (gehiago…)

0

Ohorezko aurreskua Gasteizeko jaietan (2018/08/05). Emilio Xabier Dueñas.

Iraganeko ondarea eta ezagutzak belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira, eta transmisio hori ahoz egin izan da mendeetan zehar. Holan osatzen eta moldatzen joan dira osagaiak, lanak, jarduerak eta kontakizunak, gaur egun ezagutzen dugunera heldu arte. Horixe da komunitate bakoitzaren kultura-ondarea.

Hala ere, prozesu historiko honetan, gorabehera asko gertatu dira, eta lekukoentzat (igorleentzat) halabeharrezkoak izan arren, tradizioa aldaezina dela esaten jarraitzen dugu. Hortik dator hitz horren zentzu nagusia, eremu soziokulturaleko lanak eta hipotesiak adierazteko balio duena. Adituek eta jakintsuek hitz horrekin batera pareko beste batzuk ere erabiltzen dituzte: folklorea, sasi-folklorea, revival eta eratorriak. (gehiago…)