Etnografia atalak

~
0

Simeón Hidalgo Valencia

Batzuetan, batzuetan baino ez, morroia nagusia baino hobeto bizi da. Horixe gertatzen da Nafarroako Itzagaondoa bailaran, Zuhatzun, Itzaga haitzaren oinean. Baina lehenik eta behin pertsonaiak aurkeztu behar ditugu, nori buruz, edo hobeto esanda, nortzuei buruz ari garen jakin dezagun.

Nagusia San Migel goiaingeruaren irudi handi bat da, ermita batean dagoena, lehen aipatu dugun Itzagako haitzaren tontorretik hurbil; eta bera da bertako zaindari nagusia. Ermita hori ohiko ermitak baino handiagoa da, hiru habeartekoa. Garai batean Itzagako haitz hori, Higa de Izaga izenez ezagutzen zen. Haraino, urtero, hainbat penitentzia-erromeria iristen dira, hau da, tunikadun erromes taldeak joaten dira, bizkar gainean gurutze astuna daramatenak. Erromesak latinezko letanien erritmoan sartzen dira ermitara, eta pozezko kantuak (gozos) abesten dituzten bitartean, San Migelen aurrean belaunikatzen dira. San Migel ingurune osoko babeslea da; hau da, Itzagaondoa, Untziti eta Longida haranetakoa. (gehiago…)

0

 

Igarri ere egin barik, urtebete igaro da Gurutzi gure ondotik joan zenetik. Baina holakoa da bizitzaren legea; denborak aurrera egiten du, eta geuk ere halaxe egin behar.

Ekintzaile handia izan zen Gurutzi. Azken egunera arte langile nekaezina bere buruarentzat; hauspo, akuilu eta eredu berarekin lan egin genuenentzat. Aitzindaria arlo askotan; gizonen artean adore, ahalegin eta esfortzu handiz kulturaren munduan bere lekutxoa egiten jakin zuena. (gehiago…)

0

San Joan eliza, gaur egun desagertua. Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentrua. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa.

Aurreko astean Gernikako bonbardaketaren lehen bi faseak azaldu genituen: lehen erasoaldia eta jendearen jazarraldia. Ikus ditzagun hurrengo bi faseak eta horien ondorioak.

3. Berrogei minutu geroago, hiru eskuadroik iparraldetik egin zuten erasoa. K/88 eskuadroiak 21 Junker Ju52 bonbaketari astun ziren guztira. Zoritxarrez zaindariek ez zituzten ikusi, beranduegi izan zen arte.

 (gehiago…)

0

Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentrua. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa.

Juan Antonio Ansaldo, aireko indar errebeldeen komandantea, Gernikan izan zen bonbardaketaren ostean, haren ondorioak ikusteko. Urte batzuk geroago, bere egunerokoan Nurembergeko epaiketetan Goeringi egindako galdeketari buruz idatzi zuen. Goeringek, “euskaldunen hiri santuari” buruz galdetu ziotenean, hauxe erantzun omen zuen: Luftwafferentzat (Alemaniako aireko indarra) entsegu moduko bat izan zen eta esperientzia horiek ezin ziren beste inon egin.

Condor Legioa Goeringek antolatu zuen, hurrengo gerra ―Bigarren Mundu Gerra― neurri handiko bonbardaketa tekniken bidez irabaziko zela frogatzeko. Wolfram von Richthofen Estatu Nagusiko buru izendatu zuten, eta bere zeregina euskal frontean “bonbardaketa perfektua” egitea izan zen. Durango (martxoaren 31n), Eibar (apirilaren 25ean) eta Gernika (apirilaren 26an) esperimentu militar baten parte izan ziren; hau da, hirigune baten baino gehiagotan bonbardatzea, bonba lehergarriak eta su-eragileak erabilita. Jokabide hori Bigarren Mundu Gerran erabili zuten Rotterdamen eta Varsovian, baita aliatuek Dresden ere. (gehiago…)