Etnografia atalak

~
0

Sanantolinak Lekeition (1996). Josu Larrinaga Zugadi.

Kantauriko kostaldeko itsas portu ugariek ezaugarri eta ardura berdin antzekoak izan dituzte aspaldidanik: arrantza-harrapaketen segurtasun falta eta arrantzara atera ahal izateko baldintza atmosferikoen ziurgabetasuna. Bestalde, denetan, itxura askotako eta kolore desberdinetako zurekin etxebizitza apalak eraiki zituzten. Etxeon ezaugarriak ere berdintsuak dira: ontziak egiteko eta mantentzeko materialak erabili zituzten; zoru eta sabaiak maila desberdinetan zeudenez etxeetan sartzeko eskailera pikeak eraikitzen zituzten, eta oheak hormetan sartuta zeuden. Portu eta itsasontzien ezbeharrak eta istripuak, sarritan arrantzalek eurak ere galduta; arrakasta gabeko irteera ugariak, irabazi eskasak… beti pobreziaren erpeetatik ihes egin ezinik. Egoera horrek ez du zerikusirik gaur egungoarekin, orain kostaldeko herriak turismo eta gastronomia gune garrantzitsuak dira. (gehiago…)

0

Hemen darabilgun gaia orokorretik zehatzera doa, bakunetik korapilatsura. XVII. gizaldiko idazle ingeles Joseph Addisonek egoki asko zioskun moduan, «koloreak hizkuntza guztietan ditugu, baina (koloreen) hitzak herri edo nazio bakoitzak ditu bereak». Eta euskaldunok ez gara salbuespen saiakeragile britainiarraren esakunarekiko. Izan ere, euskaran koloreak adierazteko hitzen ñabardurak ez datoz beti bat gure inguruko hizkuntzetan hartzen dituztenekin.
 (gehiago…)

0

 

Erromatar goardia. Fernando Hualde.

Aste Santua leku guztietan berdin antzekoa da; izan ere, denetan oinarri erlijiosoa bera da. Iruñean ere beste herri batzuetan egiten diren moduko penitentzia ekitaldiak egiten dira. Nafarroako hiriburuaren kasuan, ekitaldiok hauek dira: egun santu bakoitzari dagozkion Ofizioak, Ostiral Guren arratsaldeko Hileta Santua deritzan prozesioa; eta aurretik, goizean katedralean egiten den “Zazpi Hitzen” funtzioa. Hala ere, Iruñeak aspalditik jakin izan du Aste Santuari aparteko ezaugarriak ematen, besteen aldean desberdin bihurtzen dutenak. Ikus ditzagun beste leku batzuetan agertzen ez diren berezitasun garrantzitsuenetako batzuk.

Kristo Altxatua. F. Hualde.

Lehenengo ezaugarria: jende gutxi jabetzen da horretaz, baina Iruñean egiten da Estatu mailan Aste Santuari lotutako lehenengo prozesioa, eta hori Aste Santua baino berrogei egun lehenago izaten da; hau da, Hausterre egunean. Egun horretan, oraindik inauterien ostea kaleetan nabari dela, tunikadun penitentzigileak ―Iruñean mozorro esaten zaienak― ateratzen dira kalera isil-isilik, erromatar goardiaren atzetik. Isiltasun hori Pasioaren Anaikideak Kristo Altxatuaren irudia igaroteko albo-alboka daramatzaten egurrezko anden krakadek baino ez dute apurtzen. Kristo Altxatuaren irudia ―Erronkariko Fructuoso Ordunak egindakoa― Dormitalería kaletik Iruñeko katedralera eramaten dute, eta han katedraleko kabildoak hartzen du. Irudi horrek han igarotzen du Garizuma, Aste Santura arte ostiralero egiten diren gurutze-bideei gorentasuna emanez.

 (gehiago…)

0

Rachel Claire.

Orain:

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi batean bizi naiz, eta, ondorioz, NUEn (nekazaritza ustiategien erregistroan) zenbakia daukat. Goizero, jaiki bezain laster, nire balorizazio energetikorako planta berezia pizten dut. Ekoizpen jasangarriko biomasarekin funtzionatzen duenez, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten laguntzen du eta, beraz, klima-aldaketari aurre egiten dio.

 (gehiago…)