Etnografia atalak

~

Aspaldikoa da, Euskal Herrian, etxeei izena ipintzeko ohitura, eta sarri askotan, etxekoek etxearen izena hartu izan dute abizentzat; izan ere, ‘etxe’ hitza jario handiko iturria izan da euskal deiturak osatzean. (gehiago…)

Aratusteetako tostadak. Josu Larrinaga Zugadi.

Bizkaian[1] elkarrizketatu ditugun pertsonen testigantzek XIX. eta XX. mendeen arteko garaira garamatzate, Inauteri tradizionalen (Karnabalak, Aratusteak, Carnestolendas…) garrantziak eta ospeak hainbat gorabehera (gatazka belikoak, diktadurak, aldaketa ideologikoak, zentsura zibilak eta elizakoak…) izan zuten urteetara, alegia. Dakigunez, jai-ospakizun finkoak eta data aldakorrak (Pazkoko lehen ilargi berriak baldintzatuak) uztartzen ditu Inauteri-aldiak, Gabonetako zikloaren eta Aste Santuko berrogeialdiaren artean betiere. (gehiago…)

0

Eguen Zuri eguneko eske-erronda. Berriz (Bizkaia), 2015. Igone Etxebarria. Labayru Fundazioa Argazki Artxiboa.

Eguen Zuri aratuste-domekaren aurreko eguena da; edo nahiago bada, Basaratoste-egunaren hurrengoa. Ospakizun bi hauekin ematen zaio hasiera aratuste-aldiari Bizkaian.

Basaratoste deritzon osteratxoak eremu zabalagoa hartu izan badu ere, Eguen Zuri delakoa Durango eta Oiz aldeko herrietara eta Arrankudiaga ingurura mugatzen da. Resurrección M.ª de Azkueren esanetan, XX. mendearen hasierarako ematen da galdutzat Oizeko iparraldean; Durangaldean, ostera, gaur arte iraun du. Zenbait herritan, urte batzuetan ahaztuta egon eta gero, 1980ko hamarkadan berreskuratu eta biziberritu zen eske-egun hau. (gehiago…)

0

Erromeria Aiko taldearekin. Iñaki de Andrés.

Bilboko Santiago Plaza. Hilaren azken larunbata. Iluntzeko 21:00ak. Aspaldiko ohiturari jarraituz, erromeria egingo litzateke Bilboko txoko xarmagarri honetan, inguratu gaituen ditxosozko izurritearengatik ez balitz. Eta, egingo balitz, zer pentsatuko luke gure ehun urteko amonak plaza erdian jarriko bagenu? Segur aski gozatu egingo luke hainbeste jendea dantzan ikusita, baina gai izango litzateke haiekin batera dantzatzeko? Ez dut uste. Agian, gaztaroko hirian ez dagoela ondorioztatuko luke, beste leku batean baizik. Eta arrazoia luke. Hau ez da gaztaroan ezagutu zuen Bilbo. Hiribildua aldatu egin da, baita hiritarren dantzatzeko era eta plazetan entzuten den musika errepertorioa ere. Horretaz arituko gara, hain justu, lerro hauetan. (gehiago…)