Etnografia atalak

~
0

Ziortza Artabe Etxebarria. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Ez da intxaur-saltsa bako Gabonik egon gurean. Larrabetzuko (Bizkaia) amama Julik urte guztietan egiten eban, hutsik be egin barik. Hondino be akorduan daukat, umetan, Gabonak bueltan baserrira sartu eta intxaurrak apurtzen ikusten nebanekoa. Ez dot egundo be ahaztuko.

Batez be Bizkaiko eta Gipuzkoako etxe askotan, negu guztian egin izan da, inguruko basoetan intxaur asko egoten zan-eta. Gainera, plater sendoa zan, apropos-aproposa neguaren hotzean barruak berotzeko; erako tripa betegarria. (gehiago…)

Egunsentitik ilunabarrera, 1891. Henry Peach Robinson. Posta-txartela. Autorearen artxibo pertsonala.

Badakigu gizakiari egitura geografikoak, gizarte-testuinguruak eta historiaren bilakaerak eragiten diotena. Dela laneguna, dela jaieguna, eguneroko denbora-zikloan egiten diren jarduera pertsonal edo kolektibo guztiak arrakastaren bidea errazten diguten zenbait erritualez janzten dira. Are gehiago, pentsaera tradizionalak ziklikotzat ditu prozesu horiek: behin eta berriz errepikatzen dira eta belaunaldiz belaunaldi gauzatu eta transmititzen diren erregulartasun-adierazle edo konstante jakin batzuei josita daude. (gehiago…)

0

Antzasti, euskaldunon etxea. Esteban Ramos.

Mendeetan etxea izan da gure gizartearen funtsezko egitura eta gure bizimoduaren jatorria. Familia eta etxea gauza bera izan dira gure kulturan: egiatan, familia hitza erabili beharrean etxekoak erabili ohi dugu, horren adierazgarri garbia hain zuzen. Tradizioz, etxearen eragileak etxekoak izan badira ere, etxekoek etxeari izena eta izana zor izan diote, Xalbadorren bertso goxoek gogorarazten digutenez. Harreman estua, trinkoa eta zatiezina. (gehiago…)

Makil-dantza. Villabuena-Eskuernaga (Araba). Kaxkabar Dantza Taldea. Emilio Xabier Dueñas.

Dantza eta jolasa herri gehienek baliatzen dituzten gorputz-adierazpideak (hizkuntza) dira, oro har, musikarekin edo erritmoarekin lotuta daudenak; eta, historian, hainbat gizarte-mailatan sortu, zaindu eta gorpuztu dira.

Euskal Herrian, guregana iritsi den dantza ‘tradizionala’ denboraren joanean gauzatu den biziraupen-prozesu baten emaitza da; eta, jakina, gorabeherak izan ditu, baita uste baino eten gehiago ere, dela transmisioan, dela dantzatzerakoan. Daukan irudiak ez gaitu engainatu behar ‘lehen egunsentia baino lehenagora’ nahitaez eramango gintuzkeen iraganeko bizitza-luzeraren eta benetakotasunaren aldeko jarrera defendatzera. (gehiago…)