Etnografia atalak

~
0

Ardatzeko (Itzagaondoa, Nafarroa) San Salbatore ermita; bere teilatua duela hamarkada batzuk zaharberritu zen Aizpeko teilak erabiliz. Fernando Hualde.

Lanbide asko desagertu egiten dira; garai berriek errukirik gabe eramaten dituzte aurretik. Pixkanaka-pixkanaka, lan horiekin batera lantokiak ere desagertu egiten dira; eta, batzuetan, baita lantoki horiek dauden herriak eta horren guztiaren lekuko diren pertsonak ere.

Horixe gertatu da, hain zuzen, Urraulbeitin zegoen Aizpeko teileriarekin. Jada ez daude bizirik han teilak egiten zituztenak, ez dago teileriaren arrastorik, ez da herriaren aztarnarik ere geratzen, eta duela hilabete gutxi zendu da toki haren oroitzapenak gordetzen zituen azken lekukoa. (gehiago…)

0

Erromeria. José Arrue.

Tradizioa etengabe mugitzen den kontzeptua dela onartzen badugu, nahi dugun lekurantz ez dela beti abiatuko ere onartu behar dugu. Hori bai, gu tradizioaren partaide eta eragileak baldin bagara, tradizio horren garapenean dugun erantzukizunaz jabetu beharko ginateke. Egiten dugunak, modu batez edo bestez, etorkizunean izanen dugun tradizioan eragina dauka.

Dantza tradizionalak emeki, baina gelditu gabe, aniztasunetik urrunduz bateratzearen norabidea hartu du. Nire ustez, garapen horrek ondorioak ditu, eta ondorio horiek positiboak edo negatiboak dira; askotan, ondorio horiek aztertzen dituenaren arabera.

 (gehiago…)

0

Iride Agirre. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Lehenik eta behin, euskal lurraldeari dagokionez behintzat, ustezko ohitura bitxia, zaharra eta polemikoa dela esan dezakegu couvade deritzona —frantsezeko couver ‘inkubatu, txitatu, hazi’ aditzetik eratorritako izena—.

Gaztelaniazko Diccionario de la lengua española hiztegi arautzaileak dionez, Asia eta Ameriketako paraje batzuetako ohitura bizia da covada izenekoa, eta, garai batean, Espainiako iparraldean ere jaso omen zen: seme-alaba bat izan ondoren, aita oheratu egiten zen haurrarekin batera, eta hark erakartzen zuen etxekoen arreta, ama eguneroko zereginetara itzultzen zen bitartean. Britannica ingeleseko entziklopedia orokorrak, bestalde, duela gutxiko edizio batean, euskaldunei eta brasildarrei egotzitako ohikune bezala deskribatzen du. (gehiago…)

Egurra pilatzen. Llanofresno-El Suceso (Karrantza, Bizkaia), 2004. Marcial Canales.

Garai batean, Karrantza Haraneko (Bizkaia) basoetan egur-ikatz asko egiten zen. Hori zen, hain justu ere, inguruetako egurraren erabilera nagusienetarikoa.

Oro har, ikatza egiteko sasoia martxoan hasi eta azarora arte luzatzen zen. Egurra (gaztainondoa, artea, pagoa edo haritza) neguan moztu eta prestatzen zen trontza, aizkora, borra eta ziriz.

Lehenengo-lehenengo, txondorra izeneko egur-pilaketa eratuko zen ikaztokia berdindu behar zen, aitzur eta palekin. Txondor-larrain horri forma zirkularra ematen zitzaion, eta mendi hegalean eraikitzen zirenetan, hesiak altxatzen ziren harri lehorrez, goiko aldetik ateratako lurrari eutsi ziezaioten.

 (gehiago…)