Etnografia atalak

~

Cortesía de Fernando Hualde.

Zuberoara joko dugu, Maule (Mauleón-Licharre) ingurura. Bertan trebatu ziren, XVIII. mendean, lihogintzan eta kalamugintzan jarduten zuten langileek oinetako klase berezi bat egiten: espartinak. Eta, hain zuzen ere, horiek izan ziren Maule mapan jarri zutenak.

XIX. mendearen erdialdean, migrazioari eta Frantziako iparraldeko meatzariei esker, hasiera batean eskuz egiten ziren espartinen eskaria izugarri hazi zen; izan ere, industrializazio-prozesuak aurrera egin ahala, beharrezkoa izan zen kanpoko eskulana biltzea.

 (gehiago…)

0

Iker Ugalde. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Mahatsa biltzeko sasoia da Euskal Herrian. Azidotasuna, azukrea eta beste hiru edo lau parametro kontrolatzeko analisien bidez, txakolin-ekoizleek mahatsaren heltze-maila optimoa bilatzeko ahaleginetan dabiltza.

Gure baserrietan ohikoa izan da txakolina egitea, etxekoen kontsumorako. Mahatsondoak baratze eta soro-ertzetan landatzen ziren gehienbat, baita soroak banatzeko balio zuten ilaretan ere. Duela mende-laurden bat, dozena bat hektarea mahasti inguru zeuden Bizkaian; gaur, laurehun baino gehiago daude.

 (gehiago…)

0

Ziortza Artabe Etxebarria. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Telesforo de Aranzadik duela gizaldi bat adierazi zuenez, “tabek izugarrizko garrantzia izan dute Europako etnografian, historiaurreko garaietatik”. Izan ere, munduko hainbat lekutan belaunaldiz belaunaldi jokatu den tradiziozko haur-jolasa da.

Euskal Herrian tartsoko hezurtxoak baliatzea izan da ohikoena, gehienetan arkumearenak. Halaber, ahari- edo ahuntz-tabak preziatuak izan dira, arkumearenak baino gogorragoak eta distiratsuagoak direlako. Era berean, txerri-tabak ere erabili izan dira, baita behiarenak ere.

 (gehiago…)

0

Markaidako eskota, 1950eko hamarkada. Mungiako Udalaren Argazki Artxiboa.

Udarekin batera herrietako jai nagusietan murgiltzeko ordua iritsi zaigu, baita ermitetan eta auzoetan egiten diren jaietan ere. Orain dela hamarkada batzuk arte, ohikoa zen auzoetako mutil gazteek, taldean elkartuta, jai horien antolakuntzaz eta prestakuntzaz arduratzea.

Kontu hori berbagai hartuta, gerra zibilaren ondorioz Bizkaiko herri askotan galdutako tradizioa ekarri nahiko genuke gogora: zaragi-mutilak izenekoena, hain zuzen ere. Uribe inguruan, eskota esaten diogu, eta Mungialdean, Atxuri, Belako, Billela, Elgezabal, Iturribaltzaga, Laukariz, Markaida eta Trobika auzoetan, bereziki, XX. mendearen erdi aldera arte mantendu zen. Gaur egun, ostera, usadioa ia guztiz galduta dago, eta atxuritarrek eta trobikatarrek baino ez dute gordetzen. (gehiago…)