Telesforo de Aranzadik duela gizaldi bat adierazi zuenez, “tabek izugarrizko garrantzia izan dute Europako etnografian, historiaurreko garaietatik”. Izan ere, munduko hainbat lekutan belaunaldiz belaunaldi jokatu den tradiziozko haur-jolasa da.
Euskal Herrian tartsoko hezurtxoak baliatzea izan da ohikoena, gehienetan arkumearenak. Halaber, ahari- edo ahuntz-tabak preziatuak izan dira, arkumearenak baino gogorragoak eta distiratsuagoak direlako. Era berean, txerri-tabak ere erabili izan dira, baita behiarenak ere.
Udarekin batera herrietako jai nagusietan murgiltzeko ordua iritsi zaigu, baita ermitetan eta auzoetan egiten diren jaietan ere. Orain dela hamarkada batzuk arte, ohikoa zen auzoetako mutil gazteek, taldean elkartuta, jai horien antolakuntzaz eta prestakuntzaz arduratzea.
Kontu hori berbagai hartuta, gerra zibilaren ondorioz Bizkaiko herri askotan galdutako tradizioa ekarri nahiko genuke gogora: zaragi-mutilak izenekoena, hain zuzen ere. Uribe inguruan, eskota esaten diogu, eta Mungialdean, Atxuri, Belako, Billela, Elgezabal, Iturribaltzaga, Laukariz, Markaida eta Trobika auzoetan, bereziki, XX. mendearen erdi aldera arte mantendu zen. Gaur egun, ostera, usadioa ia guztiz galduta dago, eta atxuritarrek eta trobikatarrek baino ez dute gordetzen. (gehiago…)
Sasoi baten, zapatu-domeketako jantzeagaz batera, herrietako eta baso-ermitetako erromeriak be garrantzi handikoak izan ziran. Aste barruko errutinatik ihes egiteko modua zan gehienentzat, egunerokotasunetik aldentzekoa; eta kasu batzuetan, urte guztian ikusi bako alboerritako lagunakaz alkartzeko unea. (gehiago…)