Antzinako garaietan, lihoak izan zuen, bai, garrantzi handirik. Ia baserririk gehienetan landatzen zen, hain zen estimatua. Izan ere, liho-sailetatik zetorren nekazaritza-etxeen ekonomia autarkikoaren funtsezko gaia: ehun-zuntza, alegia.
Gure arbasoek ezagutu zuten liho-landarea biguna zen itxuraz, lore urdinez hornitua. Diotenez, liho-soroen paisaia ikusgarria zen udaberrian, askok edo gehienok ezagutu ez dugun irudia. (gehiago…)
Oilo errule on batek, oilo finak, honela jokatzen du: erruten hasten denean, egunero arrautza bat egiten du hiru egunez jarraian, eta laugarrenean atseden hartzen du; egunero bat egiten jarraitzen du beste lau egunez, eta berriro hartzen du atseden-egun bat; egunero bat egiten jarraitzen du beste bost egunez, eta atsedena ostera ere; horrela ematen ditu hiru hilabete, eta horiek igarota, nahi eta nahi ez, lokatu, mikatu, edo hil egiten da.
(gehiago…)
Argazkian agertzen den objektua ezaguna da guztiontzat. Hau, halere, benetan da berezia, Karrantzako Haranean (Bizkaia), ni bizi naizen tokian, landa giroko lurraldean jartzen den lehena delako. “Hiri-ornigarriak” deritzenen parte dira. Kaleko argiak duela hamarkada gutxi jarri zizkiguten, saguzarren poztasunerako, haien inguruan biraka ibiltzen ziren gauez eta. Ondoren, espaloi batzuk egin zituzten, eta Karrantzako Haranaren erdialdean, behiak nagusi ez diren lekuan, ‘zebrabide’ batzuk margotu zituzten. (gehiago…)
Mendeak zehar, etxeko lanetan eta familiari loturiko eginkizunetan aritu izan dira emakumeak, salbuespenak salbuespen. Beren betebeharren artean zegoen, besteak beste, elizan familiaren hilobia zaintzea ere.
Alabaina, zeregin horietatik aparte, makina bat lanbide eta eginkizun daude nagusiki emakumeek bete izan dituztenak eta, oro har, bigarren mailakotzat hartu izan direnak. Adibidez, emagin, jostun, maistra, bendejera, esnezale… lanak; eta saregile, neskatila, sardinera eta txirlari lanak, kostaldeko herrietan.