Miguel de Unamunok zioenez, benetako bilbotarroi bilbainos eta bilbainas esaten zaigu. Izan ere, bilbotar bete-betekoa bazara, gogotik kostatuko zaizu lau silabako bilbaína edota bilbaíno idaztea, hiribilduko bizilagunek silaba berean ahoskatzen baititugu gaztelaniazko gure jentilizioaren hurrenez hurreneko bi bokalak. Eta, erabilerak egiten badu hizkuntza, zilegitasun osoa luke hitz horretan hiatorik ezak. (gehiago…)
Ez dago edari hotza baino gauza hoberik udako beroari aurre egiteko!
Baina ez da beti edari hotzik eta izotzik hartu eguraldi beroa egon denean. XIV. mendean hasi zen errotzen tradizioa; gaixotasunei aurre egiteko sendabide gisa, hasieran: garai hartan Europa sarraskitu zuen izurriaren kontra, hain zuzen ere.
Etorkizuneko milurtekoen historiaurrea gara. Alabaina, horrek ez gaitu sentiarazten primitibo; aitzitik, nolabaiteko harrotasunez begiratzen diegu aurreko belaunaldietan arbaso izan genituenei, hobekuntza handiak lortu ditugulakoan haiei egozten diegun kaskartasunarekin alderatuta. Etnografian dihardugunon artean, ordea, badugu susmoa iritzi horrek hutsune asko dituela; hainbeste, nahiago baitugu aldaketaz jardutea, aurrerabideaz baino gehiago, Barandiaranek bezala. (gehiago…)
San Juan Gaztelugatxekoa, San Juan Bataiatzailearen martiritzari eskainitako itsas santutegia, Bizkaiko kostaldeko erromesgune nagusietako bat izan da hainbat mendez. Otoitzerako, eskerako, promes egiteko, eskerrak emateko… ez ezik, esperientzia estetiko eta paisaia paregabeez gozatzeko ere paraje aparta izan da jendearentzat. Harkaitz bat da, bi arkuko zubi baten bidez lotua lehorrera, eta haren gainean daude kapera eta antzina ermitaua bizi zen etxetxoa. Ermitara igotzeko 232 eskailera maila daude, baina, tradizioaren arabera, garai batean, urteak egun adina maila igo behar ziren goraino iristeko. Handik hurbil, Aketxe uharte ia iristezina dago. (gehiago…)