Etnografia atalak

~
0

Segando hierba para secar en Carranza (Bizkaia), 2017. Luis Manuel Peña. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Egun hauetan, Euskalerriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren liburukia argitaratuko da, hots, nekazaritzari buruzkoa dena. Aurreko batekin lotura du, hain zuzen ere, abeltzaintzari eta artzaintzari buruzkoarekin; izan ere, bi jarduerok oso lotuta zeuden gizarte tradizionalean. Nekazaritzari buruzko liburukian, belarrari buruzko kapitulu bat dago, eta agian horretan hautematen da gehien lotura hori, abereentzat janaria lortzeko hazten eta zaintzen baita belarra. (gehiago…)

0

Urubia. Sergio González Ahedo.

Tradizioan, pertsona bat laster hilko dela adierazten duten iragarpenek sineskeria-kutsua dute.

Animaliekin lotutako iragarpenak hedatu dira gehien, batez ere, etxeko animaliekin lotutakoak, besteak beste, txakurrarekin eta oilarrarekin, baina baita gaueko hegazti harrapariekin eta korbidoekin lotutakoak ere.

 (gehiago…)

0

Erlategia La Calera del Pradon (Karrantzako Harana), 1999. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako Haranean, antzina-antzinatik eta duela hamarkada batzuk arte, erlategietan erleak hazteko bizitegia erlauntz bertikal eta finko bat izan da, cepo izenez ezaguna. Enbor huts batean edo enborra hustuz egiten den erlauntza mota bat da. Erlauntz horretan egiten dituzte erleek mintzak edo hormetara finkatutako abaraskak. Oholez ere egiten zen bizileku hori, enborrik ez zegoenean. (gehiago…)

0
caserio Mantxolatxiki

Mantxolatxiki baserria, Zerain (Gipuzkoa).

Francisco de Goyaren (Fuendetodos, 1746) euskal jatorria ezaguna bada ere, on Manel Laborde jauna izan zen haren genealogia-datuak ematen lehena. Ondoko azterlan batzuek osatu dute hasierako ekarpen hura.

Goya Euskal Herriko geografia osoan barrena nahiz Latinoamerikako herrialdeetan oparo zabaldutako euskal abizen ugarietako bat da. Francisco de Goya margolari handiaren abizena izateagatik egin zen ospetsu munduan Goya abizena. (gehiago…)