Etnografia atalak

~
1-n-32395ska%cc%88rmbild

N-32395 inskripzio errunikoa. Åge Hojem, Unibertsitateko Museoa, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea, Trondheim.

Eskandinaviako inskripzio erruniko gehienak, bikingoen garaiaren eta Erdi Aroaren hasieraren artekoak, eskandinaviarrez interpreta daitezke, eta beste gutxi batzuk latinez. Hala ere, inskripzio gutxi batzuk, itxuraz enkriptatu gabeko hizkuntza natural batean idatziak, ezin dira itzuli ez eskandinaviarrera, ez latinera. Europa iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko zenbait hizkuntzarekin (finikoa, samia, mendebaldeko germaniarra, erromantzea, zelta, eslaviarra, baltikoa) lotzen saiatu diren arren, ez dute arrakastarik izan. (gehiago…)

66-1

Pottokak Lapurdin. Michel Duvert. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Pottoka Historiaurreko haitzuloetako hormetan adierazitako zaldia al da? Edo Kristo aurreko lehen mendeetan sartutako zaldien ondorengo etxekotua? Estandarren arabera kalibratutako animaliak oinarri zituen XVIII. mendeko eredu ingelesaren araberako arraza batekoa al da? Arabiar zaldien, zaldi militarren, kontrabandoko zaldien… arteko mendetako nahasketen emaitza da egungo pottoken populazioa. Bi pottoka mota daude, mendiguneen bi isurialdetan bizi dira, Zuberoatik hasita Bizkaiko mugetaraino. Neurri handi batean, ez dakigu zer jatorri duten espezie horiek. Pottoken polimorfismo berezia, ordea, ez da oztopo izan Zaldiaren eta Zaldiketaren Frantziako Institutuak (les Haras) ofizialki aitortutako klase ukaezin bat identifikatzeko, eta bere arraza-estandarra ezarrita dago gaur egun. (gehiago…)

k16o27a5

Barandiaran Sara Etxean. Ataun, 1987. Ángel Alonso. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

2017ko abenduaren 21ean, José Miguel de Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena bete zen. Etniker Taldeetan (José Miguelek berak sortutako izena, “etnografiako ikerketa” esateko) etnografian jarduten dugunok esker oneko zorra daukagu berarekin. Taldeok sortu ez ezik, diziplina bera guztiz aldatu zuen, ordura arte ikuspegi erromantiko eta mugatuan landu baitzen. Barandiaranek ikuspuntu berria eman zion etnografiari, zientziaren ikuspegia, metodo sistematikoa ezarri, eta, batez ere, pentsaera guztiz zabalean oinarrituta. Horrela jarri zuen gure kultura Europakoaren barruan. (gehiago…)

53-1-ipad_rojo

Urriaren 26an, blog honek urtebete beteko du. Denbora-tarte honetan, berrogeita hamar testu baino gehiago “igo dira sarera” (orain arte sarea baldin bazegoen, zerbait erortzeko arriskuagatik izaten zen), baina argotean ezin dira horrela deitu, postak baizik. Idazki horiek ia dozena bat eta erdi kolaboratzailek sortu dituzte, baina ezin diet bloggerrak edo blogariak deitu, nitaz barreka hasiko lirateke eta. Gai ugari jorratu dira, horixe baitzen kontua; eta ikuspegi ezberdinak erabili dira, blogari aniztasuna emanez. (gehiago…)