Tradizioan, pertsona bat laster hilko dela adierazten duten iragarpenek sineskeria-kutsua dute.
Animaliekin lotutako iragarpenak hedatu dira gehien, batez ere, etxeko animaliekin lotutakoak, besteak beste, txakurrarekin eta oilarrarekin, baina baita gaueko hegazti harrapariekin eta korbidoekin lotutakoak ere.
Karrantzako Haranean, antzina-antzinatik eta duela hamarkada batzuk arte, erlategietan erleak hazteko bizitegia erlauntz bertikal eta finko bat izan da, cepo izenez ezaguna. Enbor huts batean edo enborra hustuz egiten den erlauntza mota bat da. Erlauntz horretan egiten dituzte erleek mintzak edo hormetara finkatutako abaraskak. Oholez ere egiten zen bizileku hori, enborrik ez zegoenean. (gehiago…)
Francisco de Goyaren (Fuendetodos, 1746) euskal jatorria ezaguna bada ere, on Manel Laborde jauna izan zen haren genealogia-datuak ematen lehena. Ondoko azterlan batzuek osatu dute hasierako ekarpen hura.
Goya Euskal Herriko geografia osoan barrena nahiz Latinoamerikako herrialdeetan oparo zabaldutako euskal abizen ugarietako bat da. Francisco de Goya margolari handiaren abizena izateagatik egin zen ospetsu munduan Goya abizena. (gehiago…)
Mahats-bilketa, Arabar Errioxako mahastizainarentzat, ikasleari ikasturte-amaierako azterketekin gertatzen zaion bezala, urte osoan mahastiak zaintzen lan egin ondoren, gainditzeko geratzen den azken froga da: xirmenduen inausketa, mahatsondo-enborren aitzurtzea eta azalatzea, mahastiak lantzea, mahatsondoei udako kimaketa egin eta jorratzea, landare-osasunerako tratamenduak ematea intsektuek eta mildiu eta oidio edo errauts beldurgarrien aurka, xirmenduei puntak moztea, aihenak kentzea eta hostoak kentzea… Mahats-bilketa urte osoko lanaren eta kezkaren emaitza dira. (gehiago…)