Durangoko Merinaldea (Bizkaia) tradizio ugariren sorlekua da. Dantzari-dantza dantza-multzoa da, esaterako, inguru horretako tradizioetako bat. Zortzi lagunek egiten dituzte dantza horiek herriko, auzoko eta kofradiako jaietan, txistulari batek lagunduta.
1881. urtean, Humboldt naturalista alemanak dantza hori aipatu zuen bere lanetako batean. Ordutik, tradizioak etenik gabe eutsi dio, eta gure lurraldeko txoko guztietara hedatu da.
Ia baieztatu dezaket nire aita Neolitoan jaio zela, zenbait alderdi kontuan hartzen baditut, besteak beste, suarekin lotutakoak, basa-baliabideen aprobetxamendua, zurezko lanabesen fabrikazioa edo laborantza-teknika batzuk. Txikitan “argia iritsi zela” ikusi zuen arte, sua zen argia egiteko eta janaria prestatzeko baliabide bakarra. Argindarraren etorrera izugarrizko iraultza izan zen, eta handik etorri dira gainerako aldaketa guztiak, arlo digitalarekin lotutakoa barne. Ni 1960ko hamarkadaren hasieran jaio nintzen, mekanizazioarekin lotutako eraldaketa guztiak hasi ziren hamarkadan. Nire lehenengo argazkietan, haur bat ageri da, behi pare batek herrestan zeraman zurezko gurdi batean igota. Nire aitonak tarteka gurdi horiek egiten zituen auzokoentzat, eta gurdiak zuraz soilik, metalezko elementurik gabe, egiten ziren garaikoa zen. Nire ikaskide asko, gaur egun, abeltzainak dira, eta industria-prozeduren bidez ekoizten dute behi-esnea. Batzuek robotak ere erabiltzen dituzte behiak jezteko. Nekazaritzaren hasieratik nire aitaren haurtzarora arte, landa-munduan aldaketak astiro gertatu ziren, eta gero eta aldaketa handiagoak izan ziren. Ingurune hark ez du inolako zerikusirik nire belaunaldiarekin, eraldaketak esponentzialki handitu baitziren. (gehiago…)
San Joan egunean (Doniane ere esaten zaio), ekainaren 24an, zenbait sinesmen eta erritu herrikoi daude, eta, sarritan, antzinako festen eta solstizioetako kultuen oroipenak dira.
Bezperako ilunabarrean oraindik pizten diren suez gain, gure gizarteak naturarekin harreman handiagoa zuenean, egun horretan naturako elementu batzuek beste indar osasungarri bat eskuratzen zuten, besteak beste, iturri eta ibaietako urek, goizeko ihintzak, zuhaitzek, belarrak eta loreek.
Eskandinaviako inskripzio erruniko gehienak, bikingoen garaiaren eta Erdi Aroaren hasieraren artekoak, eskandinaviarrez interpreta daitezke, eta beste gutxi batzuk latinez. Hala ere, inskripzio gutxi batzuk, itxuraz enkriptatu gabeko hizkuntza natural batean idatziak, ezin dira itzuli ez eskandinaviarrera, ez latinera. Europa iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko zenbait hizkuntzarekin (finikoa, samia, mendebaldeko germaniarra, erromantzea, zelta, eslaviarra, baltikoa) lotzen saiatu diren arren, ez dute arrakastarik izan. (gehiago…)