Etnografia atalak

~
0
4-1

Familia zabala. Artea (Bizkaia), c.1930. Felipe Manterola. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Bizkaiko herri euskaldunetan, familiari deitzeko gehien erabilitako hitza etxekoak da, nahiz eta hitz polisemikoa izan. Familia hitzak, gehienetan, ondorengoei egiten die erreferentzia: “Familia euki dabe”. Senideak odoleko ahaideei dagokie, eta erantsiak, berriz, kanpotik iritsitakoei.
 (gehiago…)

blog_brazos_web

Michelangelok Kapera Sixtinoan margotutako Adamen sorrera freskoko zati bat.

Giza jarduerak bizi izandako aldaketa guztiak besoaren luzeran islatu daitezke, era sinbolikoan.

Makinarik ez zegoenean, lanerako ahalegina besoetan ikusten zen, eta, hartara, gaztelaniazko bracero (peoi) terminoa sortu zen. Indarra, hain zuzen, ukondoak tolestutako eta tenkatutako gorputz-adar horretan ikusten da, bizepsa osatzen duen bola nabarmentzean. Indarrik ez baina trebezia eskatzen duen lana eskuan ikusten da, artisauei dagokien eskuzko lanaren alderdi guztietan. Muturrerantz mugitzen jarraitzen badugu eta atzamarretara iristen bagara, arlo intelektualean sartzen diren gaitasunei hertsiki lotuta dagoen lan finagoa topatuko dugu: idazluma edota gure barnealdea mihisean islatzen duen pintzela heltzen duten atzamarrak.

 (gehiago…)

0

Sostenibilidd-economica-y-social

Gaur egungo gizarte kapitalistan, hainbat kontzeptu sortu dira, eta, pixkanaka, gure bizitzako alderdi guztietan sartzen ari dira: eraginkortasuna, iraunkortasuna eta baliabideen zaintza, besteak beste. Kontzeptu horiek benetako mantrak izatera heldu dira, eta beti presente dagoen helburu ere bihurtu dira. Baina, definizioz, helburu soilak dira; izan ere, horiek gauzatzea bateraezina da kapitalismoaren logikarekin. Gauzak horrela, zentzu hertsian, sistema bat eraginkorra da inolako hondakinik sortzen ez badu, eta hori pentsaezina da gure gizartean. Hazkunde iraunkorraz hitz egitea kontraesankorra da, eta nabaria da erauzketan oinarritutako ekonomian ezinezkoa dela baliabide naturalak mugarik gabe zaintzea. (gehiago…)

0
Libro-portada

Almadiak Ezka ibaian, 1930. Marqués de Santa María del Villar.

Pirinioetako aberastasun-iturri nagusia ganadua da, eta haren atzetik, zuhaitzak, hau da, zura. Mendikatearen mendebaldean, azpimarragarriak dira Kinto, Irati eta Belagoa-Belabarze basoak; bertan, pagoek garaiera handia har dezakete. Ez da harritzekoa, beraz, duela gutxira arte pago horien zura eta zuraren merkaturatzeak indar handia izatea. Basoen aberastasuna zela-eta, mendiko jendearen artean almadiazainaren lanbidea sortu zen. Nafarroan almadia esaten zitzaion enborrak ibaietan barrena eramateko zur-enbor horiez egindako baltsari. Pirinioetako baso horietatik zenbait lekutara joaten ziren, bai eta Kataluniara ere, han baitzeuden gertuko ontziolarik garrantzitsuenak. Kontuan izan behar da antzinako errege-bideetatik zaila zela gurdiak eta galerak goi-mendietako basoetaraino iristea. Hori dela eta, askoz ere azkarragoa eta errazagoa zen enborrak ibai-ibilguan barrena garraiatzea. Hala, zenbait egilek, besteak beste, Balcellsek, adierazi dute dokumentuetan almadiazainak Nafarroako ibaietan ibili izanaren lehen aipuak XIV. mendekoak direla. Hasiera batean, Aragoiko nabateroak ziren flota-buru, eta XVII. mendearen erdian hasi ziren bertako herritarrak, jada almadiazainak, Pirinioetako mendiak ustiatzen. (gehiago…)