Etnografia atalak

~
0
Cucorecortada

Kukua. Sergio González Ahedo.

Urtaroz aldatu berri dugu, eta bete-betean sartu gara udaberrian, nahiz eta meteorologia, batzuetan, kontrakoa adierazten tematzen den. Ekinokzioaren etorrerak edonork antzeman ditzakeen aldaketak dakartza: egunak argi-orduak lapurtzen dizkio gauari; lehenengo loreak lotsati agertzen dira; zuhaitzek kimuak berritzen dituzte, eta hostoak berdetzen dira; elurtuta dauden guneetan urtzaldia hasten da, eta ura alde guztietatik dabil; azkenik, pixkanaka neguko eguraldi txarrak baztertzen hasten gara. (gehiago…)

0
Metearen argazkia

Ira-meta. Arrazola (Bizkaia), c. 1960. Jose Antonio Retolaza.

Iratzeen erabilera tradizional ugarien artean, iraganean, iratzerik arruntenaren (Pteridium aquilinum) erabilera nabarmentzen zen, abereentzako etzaleku gisa erabiltzen baitzen, ukuiluan. Horretarako, udazkenean bildu behar zen, lehortzen hasten zenean, eta euriarekin busti aurretik; ondoren, zenbait prozedura erabiltzen ziren berau gordetzeko. Prozedura horietako bat lurraldeko eremu euskaldunean ira-metak deitzen direnak egitea zen. (gehiago…)

0
Viejos cepos de castaño. Miguel Sabino Díaz

Gaztainondo-adar zaharrak. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako Haraneko ondare etnografikoaren barruan, Ordunte mendien inguruan hain zuzen ere, Los Cepos Vinagre ezagutzen den tokian (Pandoko kontzejuaren jurisdikzioan) dagoen antzinako erlategiaren hondarrak nabarmentzen dira. (gehiago…)

0
11.Olentzero Lesakan

Olentzero. Lesaka (Nafarroa), 2013.

Olentzero Gabonetako pertsonaia bat da Hego Euskal Herrian. Gaur egun, Olentzerok, arropa zaharrez edo baserritar- edo ikazkin-jantziz jantzita, opariak banatzen dizkie haurrei Gabon-gauean. Olentzeroren tradizioa, gaur egun, ia euskal geografia osoan zabalduta dago, euskaldunak ez diren eremuetan ere bai, baina nahiko tradizio modernoa da. Benetako tradizioa Gipuzkoan hasi zen, Zarautz inguruan, eta Nafarroako mendialdera hedatu zen. Lesakaren inguruan, oso aspalditik sustraitutako tradizio bat dute, eta Olentzero menditik jaisten dela ospatzen dute, bertan ikatza egiten ibili ondoren. (gehiago…)