Etnografia atalak

~
0

 

ogisalutadorea

Etxean egindako ogia. Zeanuri (Bizkaia), Ander Manterola.

“Gabon-gaueko ogia” eta horren inguruko errito eta sineskerak Europako herrialde askotan hedatutako ohiturak dira, Frantziatik (pain de Noël) Poloniaraino (opłatek). Dohain sendagarri eta lasaigarriak omen dituen ogi hori ogi salutadorea deitu izan da euskaraz, eta osasuna ematen duen ogia esan nahi du. (gehiago…)

0

Karrantzako nekazaritza-etxea. Miguel Sabino Díaz.

Bizkaiko baserrietan, tradizioz, nekazaritzan, abeltzaintzan edota, maizago, bi eginkizunetan aritu izan dira. Hegoalde, ekialde edo hego-ekialderanzko orientazioa izan ohi dute; hots, eguzkiari begira, beroaz eta eguzkiaren argiaz ahalik eta gehien gozatzeko. Funtsean, bi eredu daude: bata, oinplano zabalagokoa eta altuera txikiagokoa, nekazaritzaren alorrekoa izaten dena; eta, bestea, azalera txikiagokoa eta altuera handiagokoa, abeltzaintzaren ingurukoa gehienbat.

Lehenengo eredua lurraldeko eskualde zabaletan aurki dezakegu: Busturialdean edota Durangaldean. Etxeek beheko solairua eta beste bi maila izan ohi dituzte. Atari zabala (atartea) daukate, eta beheko solairuan, sukaldea (ezkaratza), ukuilua (kortea) eta helduentzako gela daude. Bigarren solairuan, jangela (salea) eta logelak daude. Goialdean, ganbara (kamarea) dago, nahiz eta tamaina txikiko beste gela bat ere izan dezaketen. (gehiago…)

0
Foto del Archivo Aguirre incluida en el tomo Casa y Familia en Vasconia

Foto del Archivo Aguirre incluida en el tomo Casa y Familia en Vasconia.

Etnografiaz eta ahozko transmisioaz hitz egiten dugunean, familia baten irudia datorkigu burura, antzinako eran etxeko sutondoan eserita, eta aitona-amonak istorioak eta elezaharrak kontatzen, etxeko txikienek adi entzuten zieten bitartean.

Denbora igaro, eta prozesuak berdin jarraitu zuen, desberdintasun bakarrarekin: sua burdinazko plantxa batzuen artean sartu zela, sukalde ekonomikoan edota, beste barik, txapan. Dena dela, gure gizartea hiritarragoa egin ahala, sua baztertu, eta etxeetan beste gela batek hartu zuen protagonismoa: egongelak, hain zuzen. Hortxe aurkituko dugu berriro familia, lehen baino kide gutxiagorekin, baina mugimenduan dauden telebistako irudiei begira, txundituta, etxeko sugarrak bailiran; izan ere, telebista istorio-kontalari berria bihurtu zen, nahiz eta istorio horiek, askotan, urrunetik etorritakoak izan. (gehiago…)