Etnografia atalak

~
0

“Erronda” Bastidan (Araba), abenduaren 7an. Argazkia: E. X. Dueñas.

Azken urteetan gertatzen ari den kontu bat beharbada oharkabean pasako zaie batzuei. Hain zuzen, urtaro astronomiko eta meteorologikoaren arteko bereizketa da (aldi baten ikuspegi edo behaketa batetik).

Ipar hemisferioari eta, zehazki, neguari dagokionez, lehenengoa abenduaren 19tik 22ra bitartean —urtearen arabera— solstizioak markatzen duen hasierara mugatzen da; bigarrenak, berriz, hilabete osoak hartzen ditu oinarritzat: abendua, urtarrila eta otsaila. (gehiago…)

0

1927. urteko Oloteko jaiotza. Egilea: Fernando Uhalde.

Onartu behar da Gabonak iristen direnean jaiotza etxean edo parrokian jartzea gure lurraldean sendo errotuta dagoen ohitura dela. Era berean, egia da hori ez dela bakarrik euskal lurralde honetan egiten, mundu kristau osoan baizik. Hain zuzen, 2023ko abendu honetan, 800 urte beteko dira historiako lehen jaiotzaren irudikapena egin zenetik. Jaiotza biziduna izan zen, hezur-haragizkoa, haurra izan ezik, haurra iruditxo bat izan baitzen. Italian gertatu zen hori, San Frantzisko Asiskoaren ekimenez. Hortaz, 1223ko abendu hartan jarri zen abian jaiotzaren irudikapenen tradizioa; hasieran, jaiotza bizidun gisa; eta, handik gutxira, iruditxoen bidez. Frantziskotarren tresna pedagogiko gisa sortu ziren, Mateo eta Lukasen Bibliako pasarteak irakasteko, horiek Jesusen jaiotzaren berri ematen baitzioten gehienbat irakurtzen ez zekien gizarte bati. Une hartatik aurrera, frantziskotarrek eta klaratarrek (haien adar femeninoak) gorde eta hedatu zuten tradizio hori. (gehiago…)

0

Bilbao-Mungia lineako trenaren azken bidaia, 1975-05-11. Iturria: Mungiako Udala.

Garai batean, trena izan zen herri asko elkarren artean eta hiriburuarekin lotzeko garraiobidea, familia gutxik baitzuten ibilgailu partikularra batetik bestera joateko. Estaziorik edo geralekurik ez zuten herriek autobusa erabiltzen zuten, autobusak osatu egiten baitzuen trena, trenbidea iristen zen tokietan. Gaur egun, trenez bidaiatzen dugunean, leihotik begira paisaia ikustean, nostalgia-puntu bat sentitzen dugu. Gogora ekartzen digu umetan gurasoekin bidaiatzen genuen garaia. (gehiago…)

0

Egilea: Zuriñe Goitia.

Gure alderdi klimatikoan tenperatura eta ingurumen-baldintzak aldatu egiten dira urteko lau urtaroak igaro ahala, baita egun bakoitzaren barruan ere, eguzkiak distiraz jo edo ilargiak argitzen badigu. Gure gorputza ezin da beti aldaketa horietara egokitu, eta, beraz, sistema desberdinekin lagundu behar diogu, gorputz-tenperatura ahalik eta konstanteena izan dadin.

Hotzari aurre egiteko orduan, sua da gure lehen aliatua. Neguko gau luzeetan sugarrak piztuta edukitzeko, egurra bota behar dugu etengabe sutara, eta lo gauden bitartean ezin dugu hori egin. Sukaldeak (suaren aldeak) beti eman du beroa inguruan, baina arazoa dugu gainerako etxebizitza etengabe berotu nahi dugunean; izan ere, logelak hotz-hotz gera daitezke gauez neguko hilabeteetan.

 (gehiago…)