Euskara zuzena


Delegaritza, oposaketa, magisteritza, ikaslego… entzuten dira, baina badakizu ez direla zuzenak? Mila zalantza eta burua sutan. Ikasleak euskaldun onak izateko, irakasleok eredu izan behar dugu. Zatoz euskara hobetzera.

Helburuak

  • Euskara batua hobeto menperatzea.
  • Idaztean eta hitz egitean egiten diren ohiko akatsak zuzentzea.
  • Euskaltzaindiaren arauak jakinaraztea/birgogoratzea.

Edukiak

  • Euskaltzaindiaren batasun-arauak eta erabakiak.
    • Euskaltzaindiaren arauak.
    • Letra larriak, hitz-elkarketa, datak, orduak eta zenbakiak.
    • Laburtzapenak.
    • Hiztegi batuaren azken eguneratzeak eta hezkuntzari lotutako hitzak.
    • Kalko okerrak.
  • Euskara zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak: estilo-liburuak, kontsulta zerbitzuak, Euskaltzaindiaren web-orria…
    • (non argitu zalantzak egunerokoan??)

Zergatik

Umeen hezitzaile izan behar duten irakasleen euskara eredugarria izan behar delako.

Datak

  • Otsailak 10, 17, 24 eta martxoak 3, 10 (15:30-17:30)

Formatoa

Aurrez aurre.