Ipuingintza eta kontalaritza


Ipuinak kontatu nahi dituzu, baina ez dakizu nola? Ipuina sortu nahiko zenuke, baina ez dakizu nondik hasi? Hauxe da zure ikastaroa!

Helburuak

  • Ipuinaren eta kontaketaren garrantziaz jabetzea.
  • Ipuinak sortu eta kontatzeko teknika eta baliabideak aztertu eta lantzea.
  • Ipuinen egokitasunaz hausnartzea.

Edukiak

  • Zer da ipuina?
    • Definizioa, ezaugarriak, egitura.
  • Ipuin motak.
    • Nola aukeratu edo nola sortu ipuinak, adina eta irakasmaila kontuan izanda.
    • Hizkuntza zertarako.
    • Ipuina eta generoa.
  • Euskararen baliabideak ipuinetarako.
    • Hasierako eta amaierako formulak.
    • Ipuinen hizkera: erregistro desberdinak, haur hizkera…
    • Onomatopeiak / konparazioak.
  • Ipuinak kontatzeko teknikak eta osagarri lagungarriak:
    • Kontatzeko moduak: irakurritakoa kontatzea, ozen irakurtzea, dramatizazioa…
    • Ahoskera, tonu, azentu, intonazio, doinu eta bolumena.
    • Gorputz-hizkera: keinuak, begiak…
    • Binomioak: ipuina eta musika, ipuina eta marrazkiak…
    • Interakzioa bilatzeko tresnak.
  • Eta zergatik ez ipuina sortu?

Zertarako

  • Ipuina ondo kontatzea ezinbestekoa delako ipuinaz gozarazteko.
  • Ipuina aliatu moduan: gelan sortzen diren egoerak, gertaerak, errealitateak… lantzeko lagundu ahal digutelako.
  • Ume txikiak kontaketa-zale bihurtzea, etorkizuneko irakurzaletasunaren hazia delako.

Datak

  • Lehenengo aukera: azaroak 11, 18, 25, abenduak 2, 9  (17:30-19:30)
  • Bigarren aukera: urtarrilak 13, 20, 27 eta otsailak 3, 10 (15:30-17:30)

Formatoa

Linean.