Campos Eliseosen urriaren 1ean egindako ekitaldian, Luis Angel Gaintzak Bilboko Udalaren saria jaso dau, “Bilbo Adinekoen lagun” saria, hain zuzen be.
Bilboko Udalak urtero, adineko hiru personari emoten deutsie holako saria Adinekoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan. Goizean adinekoen alkarteei harrerea egin eutsien udaletxean, eta arratsaldean sariak banatzeko ekitaldia. Sariokaz hainbat alorretan egindako ekarpena edota ibilbide oparoa egin izana saritzen da. Aurten Luis Ángel Gaintza, Julia Manzanera eta Miren Linaza izan dira errekonozimendua jaso dabenak. (gehiago…)
Irailaren 20an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak EHUko udako ikastaroan parte hartu eben Zerainen. Ikastaroaren gaiak “Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak” izan zan. Herri txikien etorkizunari begira, etxeek landa eremuan ze ezaugarri behar dabezan, herri-bizitzaren eta komunidadearen ikuspegitik batez be. (gehiago…)