Aurreko urteko, 2018ko jardueren laburpena bideo baten jaso dira, arloz arlo nabarmenduta garrantzitsuenak.
Gizarteko babesleak Labayru Fundazioaren oinarrietako bat dira, eta apirilaren 4an batu dira aurten urteko Batzar Nagusia egiteko.
Alde batetik, urtean zehar egindako jarduerak azaldu dira bertan, arlo bakotxean lanik garrantzitsuenak nabarmenduta: itzulpen ikastaroa online, kulturako tailerrak, ikastaro bereziak, ondarerako lanak Sondikako historiaz, Galdakaoko industrializazinoaz eta Gatikako baserriez, liburutegiko ekarpenak, Bizkaia irratiko eta Onda Vascako kolaborazinoak, besteak beste. (gehiago…)
Euskera ikasteko eta trebatzeko online ikastaroaren bigarren edizinoa hasi barri da apirilaren 1ean. Ikastaro honen helburua itzulpen laburrak egiten ikastea eta zuzen idazten trebatzea da. Horretarako hainbat baliabide emoten dira: ortografia, hiztegiak, datu-baseak, gramatikako edukiak…
Ikasleak 40 ordu emon behar ditu, gitxi gorabehera, ikastaroa egiteko. Beti eukiko dau irkasleagaz hartu-emona eta haren feedbacka, ariketen zuzenketaren eta foroaren bitartez.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.