Labayru Gaur

0

Jabier Kalzakortak hitzaldia egin dau “Euskal balada historikoak” gaiari buruz Baionako Euskal Erakustokian otsailaren 21ean. Hitzaldi hau EKK (Euskal Kultur Erakundea) alkarteak antolatu dau “Euskal etnopolo” deitutako zikloaren barruan.

Jabier Kaltzakortak baladak daukien garrantzia eta edertasuna adierazi eban bere hitzaldian. Euskal baladen artean balada historikoak hartu zituen hizgai: “Bereterretxen khantorea”, “Egun bereko alharguntsa”, “Zaldiak eder zela”. (gehiago…)

0

Otsailaren 25ean Ander Manterola alkarrizketatu dabe Onda Vasca irratian. Javier Vizcaino kazetariak gidatzen dauen ‘Líderes de nuestra cultura’ saioaren barruan, ordubeteko barriketaldia egin dabe. Saioaren helburua da kulturaren arlotik gure herriko gidari izan diranak goraipatzea. Oraingoan, Ander Manterolak etnografian eta kulturan orokorrean egindako lana ekarri dabe gogora.

Labayru Fundazioak orain urte batzuk haren biografia bat argitaratu eban, Zeanuritik Euskal Herrira izenekoa, eta hori be gogora ekarriko dogu.

0

Otsailaren 28an aurkeztu dogu BBKren Gran Viako egoitzan Euskerazko Dotrinak izeneko liburua, Jose Mari Rementeriak prestatutakoa eta Labayru Fundazioak argitaratua, BBK Fundazioaren laguntzaz.

Adolfo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak, dotrinen garrantzia azpimarratu dau hizkuntza landua edo jasoa ikasteko eta lantzeko. Hainbat urtean eskola erderaz egiten zanean, dotrinea zan euskera erabilteko testuinguru bakarra etxetik kanpora, gizarte euskaldunetan. Dotrinagileek, gainera, ze erregistro erabili erabagi behar izan dabe, eta hizkuntza idatziaren bilakaera ezin da osotu idatziok kontuan hartu barik. (gehiago…)

0
Akaitze Kamiruaga eta Iratxe Celis.

Hil honetan Onda Vasca irratian asteko saio bat egiten hasi gara etnografiako gaiei buruz. Hemendik aurrera, eguenetan eguerdiko 12:00ak inguruan, Labayru Fundazioan landutako etnografia eta ondareko gaiak azalduko ditu lau laguneko taldeak txandaka. Gaiok batzutan egutegiko jai-ospakizunen ingurukoak izango dira, eta beste batzuetan orokorrak.

Lehenengo saioa Akaitze Kamiruagak egin dau sarrera antzera. Hemen audioa.

 

Bigarrenean Luis Manuel Peñak Inauterien ganean berba egin dau, Eguen Zuri egunez suertau da eta.