Gaur, irailak 18, Akaitze Kamiruagak, Herri Ondare Ataleko arduraduna Labayrun, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan kultura ondarearen inguruko hitzaldia emon dau. Saioaren helburua da kultura ondarea zer dan erakustea, eta ondare immaterialaren ganeko ikuspegi orokorra azaltzea. (gehiago…)
Ikasturte barria hasi dogu, 2024-25, eta honezkero lehenengo ikastaroak martxan dagoz. Alde batetik, euskera teknikarirako prestetako saioetan, taldetxu bat dabil, normalizazinorako metodologia eta gainerako zereginak beteteko trebatzen. (gehiago…)
Behin baino gehiagotan erabili ditugu herri-kirolak gure ondareko ikerketa eta egitasmoetan. Oraingoan, ostera, andrazkoen ikuspegitik aztertzeko gara, bai jokalari moduan, bai transmisinoan euki daben eraginaren ikuspegitik.
Gaur egun normaltzat joten dogu herri-kiroletan, edozein modalidadetan, andrazkoak ikustea. Baina ez dira urte asko hori guztiz arraroa zana, ez egoan ondo ikusita. Banaka batzuek etxean egiten eben, baina ez plazan jenteaurrean. Noiz izan da aldaketa? Zerk eragin dau? Zertan dago aldea? (gehiago…)