Euskerazaleak Alkartearen sorrerako 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin zan joan dan urtean Carlton hotelean, Bilbon, hain zuzen be, alkartea eratzeko lehenengo batzarra egin zan leku berean. Harrezkero urteotako ibilbidea liburu baten jasoteko ardurea hartu genduan, eta horixe da liburu hau.
Euskerazaleak euskerea bultzatzeko sortu zan 1967an, diktadura garaian ondino, hainbat traba eta eragozpen gainditu eta ostean. Zereginen artean honeek hartu ebazan: euskerea irakaskuntzan txertatzeko lanak bideratzea, euskerazko eskolak emotea, eta argitalpenak egitea euskeraz. (gehiago…)
Rafael Barbier Iturmendi jauna hil zan Bilbon urriaren 6an, 97 urteko zala. Barbier jauna Labayru Fundazioaren Laguntzailea izan da 1985. urtetik.
Bizkaiko Aurrezki Kutxa / Caja de Ahorros Vizcaina kutxaren zuzendari izan zan 70eko hamarrurtekoan, eta bera buru zala sorrerazo eban “Departamento Cultural de la Caja de Ahorros Vizcaina / Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Kultur Ekintza” atala, Leopoldo Zugaza jauna zuzendari izango ebana Bizkaiko Aurrezki Kutxen bakuntza egin zan arte.
Rafael Barbier jauna zuzendari zala abiatu zan Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz eta bere Kultur Ekintzagaz Labayru Fundazioaren luzaroko alkarlana, batez be euskal liburu eta aldizkarien argitarakuntzan: Sutondoan bilduma eta Idatz & Mintz aldizkaria sorreratik bertatik, eta ondoren beste asko. (gehiago…)
Urrian zehar, hile osoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten dira Bizkaiko lurralde osoan zehar. Herri, alkarte eta erakunde askok eta askok eratu dabez ekitaldiak eta jarduerak programa horren barruan. Aurtengo gai nagusia: Ondarea, Emakumeen emaria.
Labayru Fundazioa be parte da programa horretan, eta hilaren 17rako hitzaldi bat eratu dau. Gaia: Emakumeak euskal baladetan; hizlaria: Jabier Kalzakorta. Non: Labayruren Derioko egoitza, Seminarioko eraikinean, arrastiko 6retan. (gehiago…)
Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.
Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.