Ondareko egitasmoen artean, liburua argitaratu barri dogu: Bedian jai giroan herriginen izenburukoa. Bediako udalaren eskariz egindako proiektua da, urteokaz harako egin doguzan beste hainbaten jarraipena. (gehiago…)
Adimen artifiziala oso arin doa sartzen gure bizimoduan arlo guztietan. Horretarako prestau egin behar da, eta gaur halako prestakuntza saio bat egin dogu Imanol Teran adituagaz. Sarrera orokor bat egin deusku, adimen artifiziala esaten jakona nondik datorren eta ChatGPTk ekarri dauen iraultzak nora garoazan apur bat kokatzeko. (gehiago…)
Irailean EusTET ikastaroa egingo dogu barriro Labayrun. Euskera-teknikari eta trebatzaile jarduteko ikastaro trinkoa da, eta irailaren 9tik 21era bitartean egingo da. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Edukien artean euskerearen erabileraren normalizazinorako arloak zeintzuk diran, zelan lantzen diran, ze metodologia eta ze jarduera erabilten diran azaltzen dira. Ikasgai guztietan teoria eta praktika batera lantzen dira, beti be kasu errealen azterketan eta ariketa praktikoetan oinarrituta. Ikastaroa amaitzeko, taldeka lan praktiko bat aurkeztu behar dabe ikasleek. (gehiago…)
Igone Etxebarriak parte hartu dau aurtengo Arriagako irakurraldian, Labayru ordezkatuz, Kirmen Uriberen nobelaren pasarte bat irakurtzen. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.