Zer dira mitoak? Zer siniskerak? Zer errituak?
Termino bakotxak eduki ezbardina adierazten dau, baina batzuetan nahastean erabilten doguz. Bakotxa zer dan edo zeri egiten deutsan aitamena ondo bereizteko, Jon Mentxakatorrek hitzaldia emon deusku. Banan-banan garandu ditu hainbat termino eta kontzeptu, batetik besterako mugea beti hain argia ez bada be. (gehiago…)
Munduenea munduko hamar herrialdetako hamar ipuineko bilduma da. Ipuin bakotxagaz tailer bat egiteko gara Bilboko Esperantza frontoiko liburutegian, Bilboko Udalaren eskariz.
Hamar tailer izango dira, bakotxa ipuin bati buruzkoa, urtean zehar egiteko. Amaia Egidazu ipuin-kontalariak hartuko dau ardurea. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, 6-8 urteko umeentzat. (gehiago…)
Euskerea ikasten aurrera egiteko aukera ezin hobea da udan ikastaro trinkoak egitea. Horretarako prestau ditugu aurten be txanda bi: ekainaren bigarren hamabostaldian bata (17-29) eta uztailaren lehenengoan bigarrena (1-13).
Aste bitan, zapatua barruan dala, goizez emongo dira eskolak, 8:00etatik 15:15era astegunetan, eta 13:30era arte zapatuetan. (gehiago…)