Labayru Gaur

0

Tereza Lochmann Txekiar Errepublikako artista bat da, azkenengo aldian Frantzian eta Madrilen bere proiektuak burutzen dabilena. Artista bisuala da, batez be egurrezko neurri handiko grabatua lantzen dau. Hurrengo egitasmoetarako gizakiak eta animaliak lotzen dituen manifestazinoak aztertzen dabil. Horretan, alderdi estetikoa ezeze, alderdi antropologikoa be sartzen dala-ta, Labayrugaz harremanetan jarri da. Atzo euki genduan bere bisitea Derion, eta inauterien eta jolasen inguruan jardun genduan. (gehiago…)

0

Mundua zabala da, baina gure inguru txikian mundu bete kultura dagoz. Kultura horreek ezagutzea ezinbestekoa dogu alkarren arteko zubiak eregiteko. Eta bakotxak ospatzen dituan jaien barri izatea modu ona dala pentsau dogu, gizarte edo alkarteon bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Hori da Mundu bete jai egitasmoaren helburua.

Bilboko Udalagaz igaz egin genduan hitzarmenaren bitartez, sei kulturatako jai bana aztertu dogu. Honeek dira: Kolonbiako kandelatxoen eguna; Mexikoko hilen eguna; Errumaniako Egun Nazionala; Kamerungo Ngondo festibala; islamiarren Eid al-Fitr; Txinako Urtebarria. (gehiago…)

0

Javier Arrieta (Ondarroa, 1976) Labayruko Artezkaritzako kidea dogu 2017tik. Lanbidez Deustuko Unibersidadeko irakaslea da Zuzenbide Fakultadean eta Deusto Business School deritxonean. Zuzenbidean graduatua eta doktorea da bera. Behargin handia izateaz gainera, zaletasun asko ditu eta horrek eroan dau hainbat gai jorratzera orain arteko ibilbidean. Han eta hemen argitaratutako euskerazko idatziak batu egin ditu orain webgune baten. Egunotan Ondarrun eta Deustun bertan aurkeztu dau bere lan oparoaren erakuslehioa. (gehiago…)

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)