Gurean zer berri? Zaharrak barri liburu bildumako zortzigarren alea argitaratu barri dogu. Etnografia Atalak izeneko blogean astero-astero zabaltzen ditugun artikuluen artean egindako aukeraketa da liburu hori. Honezkero zortzi urte daroaguz etnografia hedatzen, modu erraz eta dibulgatiboan, posta elektroniko bidez. (gehiago…)
Idazlagun zerbitzua emoten hasi gara Lakuan. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak bertako langileei emoten deutsien laguntasuna da, idatziz euskerea erabili daien. Helburua da idatzizko sorkuntza bultzatzea euskerea ondo-ondo ez dakien funtzionarioen artean be. (gehiago…)
Munduenea ipuin-bildumak hamar ipuin ditu, munduko beste hainbat herritakoak. Orain bigarren sorta prestatzen gabilz, beste hamar kulturatako ipuinakaz osotuta.
Hassania (Sahel), turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko gaztelania eta nátuatl, kukama (Peru), japoniera, ingelesa, persiera edo farsi, eta Filipinetako tagaloa dira hurrengo bilduman sartuko diran hizkuntzak. (gehiago…)