Labayruko laguntzaileek urteko Batzar Nagusia egin dabe apirilaren 22an Bilbon, BBK Gelan, Adolfo Arejita Artezkaritzaburuak gidatuta. Batzarrera batu dira, alde batetik, laguntzaileak, eta bestetik, Labayruko helburuakaz bat egiten daben hainbat lagun. Eurakaz batera, herri-agintariak be egon dira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzatik, Leixuri Arrizabalaga, Isaak Amezaga eta Begoña Ibarra Bizkaiko Foru Aldunditik, Amaia Arregi eta Eider Inuntziaga Bilboko Udaletik. Andres Urrutia euskaltzainburua be bertan izan da. (gehiago…)
“Gazteak euskaraz” egitasmoa 2020an hasi genduan, podcast modura gazteei hizkuntza informaleko esakuneak eskaintzeko. Ordutik hona urtero sei ale landu ditugu, eta 2023an egindakoak argitaratu ditugula iragartera gatoz. Guztira 24 ale bilduma osotu dogu, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Podcast bakotxean Peru eta Sharif personaiek gai bati buruzko alkarrizketa egiten dabe, euren berbaldian esamodu eta hizkuntza-egitura jakin batzuk erabilita. Horren ostean, hizkuntzari buruzko argibideak datoz, egitura bakotxaren esangurea, noiz erabilten dan eta ohar gramatikalakaz osotuta. (gehiago…)