Durangoko Arte eta Historia Museoan inguruko andrei buruzko erakusketa zabalduko da martiaren 1ean. Erakusketa horretan Maitane Azurmendik egindako erretratuak egongo dira ikusgai. Erretratuon bitartez eskualdeko andren barri zabaldu gura da, azalera ekarri hareek egindakoa. (gehiago…)
Gure lan-arloetako bat da Euskerearen Normalizazinoan laguntzea erakunde eta enpresei. Hainbat bezero ditugu horretan. Oraingoan, ostera, lau alkartetan hasi gara diagnostikoa egiteko prozesua beteten: Eragintza, Kiribil, Aisiabizia eta Ausartzen. Eskertzekoa da euskereagaz halako konpromisoa hartzea lau erakundeotan. (gehiago…)
Gaur, otsailak 27, Ander Manterola euki dogu Derion. Bere jakituria handia kontuan hartuta, ondareko egitasmo baterako laguntasuna eskatu geuntsan, errituak, siniskerak eta ohiturak direla-ta. Horretarako etorri da Deriora, eta beti euki dauen buru argitasunagaz hainbat argibide emon deuskuz. (gehiago…)
Juan Mari Uriarte Goirizelaia gotzaina, Fruizen jaioa, gure artetik joan barri dogu, 90 urteko bizi oparo eta emoitsua eskaini ondoren, kristau alkartean eta euskal gizartean sigilu sakon eta ereduzkoa itxita.
Juan Mari gotzain izendatua izan ostekoak dira gaur euskal gizartean eta zabalagoan haren izenari hotsa eta ospea ekarri deutsien ekintzak eta ibilbidea. Indarkeriak jota egoan gizarte zatitu baten, bakegintzaren alde egin izan dituan bost ahaleginak. Hori geratuko da nagusi historiarako, gure gotzain onaren biografian.
Baina guri, Labayru Fundazinoagaz izan dauen lotureaz eta ibilbideaz zeozer gomutara ekartea jagoku bere heriotz-gomuta honetan. Gainetikoaz nork zer esan ez da falta, herri eta erbestean. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.