Aurtengo proiektuen artean Sukarrietako toponimia aztertu dogu, bai etxeen izenak bai lekuenak, toponimia nagusia esaten dana. Hori Sukarrieta itsaso eta lehor. Toponimia de Sukarrieta izeneko liburura ekarrita aurkeztu dogu abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan. (gehiago…)
Ispasterren ekitaldi ederra egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Etxeetan hainbat tresna batu eta plazara atera dabez. Euron izenak irakastea zan helburua, eta bai, emon dau gogoratzeko bidea hara hurreratutako herritarren artean. Horrez ganera, Onintza Enbeita eta Janire Arrizabalaga bertsolariak horren ganean kantuan ipini dabez. Azkenean, meriendea eroateko otzaratik guk egindako liburuxka atera dabe: Ispastertarrak berbaz berba. (gehiago…)