Labayru Gaur

0

Aspaldian hasi ginan Arratzun grabazinoak egiten kultur ondarearen barri jaso eta barriro zabaltzeko. Oingoan Arratzu Bizimodua eta ohiturak izeneko liburua argitaratu dogu, eta abenduaren 2an aurkeztu, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan.

Herritarrei batutako informazinoagaz osotu da gehien baten liburua. Bertan, herriaren eta auzotasunaren barri emoteaz ganera, etxea eta familia, nekazaritza, abeltzaintza, bizitzako eta heriotzako ohikuneak, herri-egutegia eta aisialdiko jarduera batzuk batu ditugu. (gehiago…)

0

Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan, Ikastolak loran mila koloretan izeneko bideoa eta liburua sortu eta argitaratu doguz. Gaur, azaroaren 15ean, aurkezpena egin dogu Bilboko udaletxean.

Lan horretan ikastolen hasierako urteetako jardueraren barri emoten da, lekukoen bitartez. Bertan parte hartzen dabe ikasle izandakoek, andereño ibilitakoek eta gurasoen ikuspegia azaltzen dabenek. Halakoak alkartu dira aurkezpenean be. Oso hunkigarria izan da hirurogei urte geroago andereño-ikasleak alkartzea lan honen bueltan. (gehiago…)

0

Ibilian goaz eta horrek eskatzen dau gizarteagaz bat egitea, zereginetan, helburuetan eta irudian. Bide horretan beharrizan eta bitarteko barrietara egokitzea jagoku, eta oraingoan nortasun grafikoa barriztau dogu, marka irudiari freskotasuna bermatzeko eta Fundazioaren ezaugarriak eta balioak modu modernoagoan adierazteko helburuagaz.

Logo barriagaz batera, garatutako euskarri bisual barriek koherentzia emoten lagunduko dabe kontaktu puntu guztietan. Aldi berean ingurune digitalera eta gaurko beharrizanetara egokitutako identidade modernoa eta dinamikoa da.  (gehiago…)

0

Badoa aurtengo ikasturtea. Lehenengo eskolak irailean hasi baziran be, gehienak urrian zehar joan dira hasten.

Une honetan bai Boluetan bai Colonen emoten dira eskola presentzialak, batuaz eta bizkaieraz. Horri gehitu behar jako autoikaskuntza. Azken horretan, iaz baino ikasle gehiago daukaguz, ganera. (gehiago…)