Fair Saturday sarien artean, aurten Labayru saritu dau izen bereko fundazinoak. Seigarren urtea da sariok banatzen dabezana, gizarte justuago, garatuago eta hobeagoa egiteko kulturearen bitartez inpaktua lortu daben norbanakoen, alkarteen eta erakundeen lana aitortzeko. (gehiago…)
Bizkaiko Foru Aldundiak urtero koordinetan dituan Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu ditu irailaren 18an. Urrian zehar, hilebeteko programa bete-betea egongo da, ondareagaz eta kultureagaz lotuta. Bizkaiko hainbat udal, alkarte eta erakunde batu dira programara. Sarean konsultau daiteke noiz zer dagoan, gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira eta: bideoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzezpenak, agerraldiak…
Irailaren 14an Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkarteak egindako XXXIII. Biltzarrean parte hartu dogu. Aurtengo batzarra “Eleizaren artxiboak eta ondarea” izenburuagaz egin da, eta bertan Labayruk ondare immaterialaz daukan artxiboa eta horregaz egiten dogun lanaren barri emon dogu.
Hasi da iraileko teknikarirako ikastaroa, eta honezkero erdira helduta dago. Ikastaro laburra da, trinkoa, aste bikoa, saioak goizez eta arrastiz eta zapatu goizean dituena.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.