Labayru Gaur

0

Geu be bagara itsasoa egitasmoaren harira, Ondarroan aurkezpena egin genduan maiatzaren 6an. Bertan parte hartu eben Akaitze Kamiruagak, lanaren egileak, eta alkarrizketatutako herriko andreetako batzuk: Guruzne Badiola, Amaia Diz, Isaura Piñeiro eta Josune Solabarrieta.

 (gehiago…)
0

Kultura bakotxak bere ohiturak eta errituak daukaz, eta horreexen bila gabilz aurten, baina gure artean. Aurten sei kulturatako alkarteek eta biztanleek egiten dabezan jaien ganeko lana egiten gabilz. Munduenea ipuin-bilduma argitaratu genduanetik kulturartekotasunari lotutako egitasmoak lantzen gabilz.

 (gehiago…)
0

Miren Agur Meabek euskaltzain oso gisa sarrera-hitzaldia egin dau Lekeition apirilaren 22an. Ekitaldi instituzionala, akademikoa eta herrikoia izan da, dana aldi berean. Euskaltzaindiko kideakaz batera egon dira Jaurlaritzako, Aldundiko eta herriko agintariak, lagunak, herritarrak eta abar.

 (gehiago…)
0

Aspaldion toponimiagaz lotutako hainbat egitasmo euki doguz eskuartean, eta beti dagoanez zer ikasi, prestakuntza saio bi egin doguz ikuspegi banatatik. Saio biak interesgarriak izan dira sano, eta aurrerantzean be sakontzen jarraitu beharra ikusi dogu.

 (gehiago…)