Europako Ondarearen jardunaldien barruan, Bedian Arratiako tranbiari erreparau deutsie, izan be, aurtengo gaiak komunikazino-bideak hartu ditu gogoan.
Tranbiak Bedia zeharkatzen eban Lemoa eta Bilbo bitartean. Baina ez tranbiak bakarrik, trena be aspaldikoa da Bedian. Jardunaldien programaren barruan, udalak eratuta, ibilaldia egin dabe hainbat lagunek herrian zehar, lehenagoko tranbiaren bidetik joan eta trenaren ondotik bueltauta. (gehiago…)
Hamaika andra zurigorri izenburua dauka andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakusteko eta balioan jartzeko sortu dogun ikus-entzunezkoak, erakusketaren izenak berak dinoanez “itzaletik argira” ekarteko.
Lana lekukoen testigantzetan oinarritzen da, hori izan da informazino iturri nagusia. Horretarako 35 persona alkarrizketatu ditugu, 32 emakume eta 3 gizon. Belaunaldi desbardinetako personak dira, zaharrenak 102 urte eta gazteenak 19 dituela, eta euren testigantzek sasoian sasoiko egoerak erakutsiko dabez. (gehiago…)