Labayru Gaur

0

Munduenea Munduko ipuinen etxea ipuin-bildumak harrera itzela euki dau Larrabetzuko herri-eskolako irakasleen artean.

 (gehiago…)
0

Urtebeteko lanaren ostean, gaur goizean Geu be bagara itsasoa egitasmoa aurkeztu dogu Bilboko Itsas Museoko auditoriumean. Bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; eta Labayru Fundazioaren izenean, Igone Etxebarria zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, lanaren egilea.

 (gehiago…)
0

Egitasmo honek Bizkaiko kostaldeko emakumeak ezagutzeko aukera emongo deusku. Izan be, emakumeok itsasoagaz lotuta egiten dabezan lanak erakustea eta nabarmentzea da ikerketaren helburua; lanbideen bilakaerea ezagutzea, eta ondo mereziduta daukien aitortza aldarrikatzea. Herriotako ondare bizia diran aldetik, derrigorra da jagotea eta hurrengo belaunaldiei transmitidutea.

 (gehiago…)
0

Ikasturtea hasi zanetik euskerako eskolak emoten gabilz Peñascal kooperatibaren zentroetan. Egitasmoa Bilboko Udaleko euskera sailak bultzatutakoa da.

Guztira 15 talde osotu dira, 170 bat ikaslegaz. Ikasleok gehienak gazteak dira, 16 urtetik gorakoak. 10 irakasle dabilz eskola horreek emoten.

 (gehiago…)