Labayru Gaur

0

Euskerazaleak alkartearen 50. urteurrenerako, 2017an, prestatu genduan bideoa gogoratuko dogu. Leopoldo izan zan alkartearen sortzeaileetako bat, eta orduko historia gogoratzen dau, oso lekukotasun biziakaz. Belaunaldi euskaltzale, konprometidu bateko kidea izan da, eta hor aitatzen ditu orduko izenetako asko. Bideoa osorik ekarriko dogu hona, bere izaera ondo erakusten dauelakoan.

1

Leopoldo Zugaza hil dala jakin barri dogu. Bizitza luzea eta oparoa izan dau, kulturaren alor guztietan emonkorra eta bete-betea. Euskaltzale fina izan da, euskereari gorengo mailea emon guran ahalegin asko egindakoa.

 (gehiago…)
0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, urriaren 21ean “Ermitak busturiarren alkargune eta aterpe” izeneko dokumentala aurkeztu dogu, areto bete jentearen aurrean.

Familia-bizitzaren ardatza etxea izan dan moduan, gizartearena auzunea da, alkarreri laguntasuna eta babesa emoteko. Eta auzotasunak bizitzako arlo guztietan eskubide eta betebehar batzuk ezartzen deutsoz auzotarrari.

 (gehiago…)
0

Busturian bost ermita dagoz, beste hainbeste auzotan. Auzoa gizarte-bizitzaren ardatza izan da gure artean, eta normalena izan da auzo bakotxak bere ermitea eukitea. Hainbesteraino ze, Alberto Santanak dinoan moduan, ez dago jakiterik zein dan lehenengo, auzoa edo ermitea.

 (gehiago…)