Labayru Gaur

0

Gaur goizean MUNDUENEA, Munduko ipuinen etxea II ipuin-bilduma aurkeztu dogu Bilbon, Aldundiko prensa-aretoan. Ekitaldia Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskara eta Kirol Saileko ahaldunaren berbakaz hasi da. Bertan bat egin dau egitasmoagaz, holakoen preminea azpimarratuta. (gehiago…)

0

Sabino Arana Fundazioan “Euskal literatura eta emakumeak” gaiari buruzko jardunaldia egin dogu azaroaren 19an. Fundazioaren izenean Koro Garmendiak egin deutsie agurra bertaratu diran entzuleei, eta Bilboko Udalaren izenean Itziar Urtasun Berdintasun arloaren arduradunak. (gehiago…)

0

Azaroaren 18an, Akaitze Kamiruagak, orain urte batzuk hasitako ibilbideari jarraituta, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurren daukan AS Fabrik egoitzan, hitzaldia emon deutsie Humanitate Digital Globalen graduan. (gehiago…)

0

Radio Euskadin parte hartu dabe Akaitze Kamiruaga Labayruko kideak eta Ana Astobieta lehenengotako futbol-jokalaria izandakoak. Hamaika andra zurigorri dokumentalaren harira, Elixabete Legardak alkarrizketa luzea egin deutsie “Vivir para ver” saioan. Bertan garandu dabez bai ikusentzunezkoan tratau dabezan gaiak, bai ibilbide horretan izandako gertakari nabarmeneneak. (gehiago…)