Aurtengo ondareko egitasmoen artean, andrak eta Athletic lotzen dituan ikusentzunezkoa nabarmenduko dogu. 70 minutuko filman andrak apurka-apurka futbolagaz eta Athleticegaz zerikusia daukien hainbat arlotan zelan sartzen joan diran jaso dau Akaitze Kamiruaga zuzendariak. Hona aurrerapen bat. (gehiago…)
Urriaren 30ean, Domu Santu jaiaren bueltan, Heriotza ohikuneei buruzko hitzaldia egin dau Akaitze Kamiruagak Markinan. Gaur egun dana Gau baltza bada be, oraintsu arte Domu Santu etxeko hildakoakaz lotuago egon da. Eta hildako horreen inguruan, etxean baten bat hil orduan XX. mendean egiten izan diran erritu edo ohikuneak gogoratu ditu Akaitzek. (gehiago…)
Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz alkartu gara gaur goizean, urriaren 30ean, Derioko egoitzan. Labayru Fundazioak aspalditik dauka hartu-emona Eusko Jaurlaritzagaz bai hizkuntza gaietan bai ondareko arloan. Hori dala-ta, alkar ezagutzeko eta alkarren barri izateko topaketa egin dogu. (gehiago…)