Labayru Gaur

0

Leizaola Fundazioak antolatuta, Euskararen Etxean mahai-ingurua egin da otsailaren 4an, “Euskal influencer-ak izurrite garaian” izenburupean, eta Labayruko Igone Etxebarriak gidatuta. Zortzi lagunek parte hartu dabe, bakotxak arlo bat lantzen dauela. Oso proiektu ezbardinak izanda be, danak euskeraz eta danak oso interesgarriak dira.

 (gehiago…)
0

Aspaldian hasi ginan Bediako Udalarentzat ondarea batzeko egitasmoak egiten. Oraingoan, liburuxka bat argitaratu dogu, ibilbide baten barruan dagozan ondare-ezaugarriak erakusteko.

Honezkero hiru ibilbidetako bideo bana eginda dagoz, aurreko urteetan. Orain, Udaletik, ibilbideotan seinaleak jartzen hasi dira. Lehenengo markauko dabena, plazatik, Eroso-Ugarte eta Ereñora doana izango da. Eta horren osagarri, liburuxka bat argitaratu barri da, ibilbidea bera ezeze, ikusiko diran ondare-balioko ondasunen barri emoteko.

 (gehiago…)
0

Aurreko edizinoetako dinamika berberari jarraituta, bideo-lehiaketa bat antolatuta emon deutsagu amaierea Botabaren laugarren edizinoari. Horretarako, ekimenaren azkenengo asteetan, haize freskoa hartzera joan, popatik hartzen bota eta antzeko esakune kolokialak proposatu deutseguz gure jarraitzaileei, honeek modurik originalenean irudikatu daiezan, eta hainbat izan dira euren bideoak Instagramera igo dabezanak Iphone 12 minia eskuratzeko asmoaz.

 (gehiago…)
0

Euskera gero eta gehiago egiten ei da, eta gero jente gehiagok ikasten dau. Baina behin eta barriro entzuten dogu erregistro ez formalean hutsunea dagoala. Hori lantzeko sortu da egitasmo hau, Bilboko Udalagaz hitzarmen baten bitartez joan dan urtean landutakoa.

Lan honen helburua arlo askotara zabaltzen da: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazio-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskera ikasten ondo pasatzea eta euskera ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.

 (gehiago…)