Amaia Agirre Getxoko alkateak Argia Ereiten Euskera saria emon eutsen abenduaren 2an Victoria Bengoari, Josu Larrañagari eta Armando Llamosasi, herriko toponimia ibilbideen diseinuan eta edukiak lantzen egindako ekarpenagaitik.
Sari horren bitartez, hiru adituok goratu gura izan dabez hizkuntza eta kulturea zabaltzeko beste era bat asmatzearren, eta ondare kulturala ikuspegi zabalagaz erakustearren. Izan be, toponimia oinarria dala, ibilbide batzuk sortu, eta bidean dagozan ondarea, ondasunak, natura, arkitektura, ohiturak… erakusteko modua sortu dabe. Hainbat herritarrek egin dabez ibilbideok gero, herria hobeto ezagutzeko, gainera.
(gehiago…)Aurtengo Euskaraldia amaitutzat joteko, Bilbon egin da balorazino-agerraldia, eta han egon da Labayruko ordezkaria, Jokin Gorozika, Artezkaritzako burua.
Labayruko beharginok be parte hartu dogu, ariguneetan, baina horrez ganera, eragile izan gara.
(gehiago…)Durangoko Azoka ate joka daukagu. Labayruk bere urteko nobedadeak han erakutsiko ditu. Tartean dira, Karmelo Uriarteren EDERRIKO. Kontau behar dot eta Bilbon hara-hona liburuak.
Horreekaz batera, Idatz & Mintz literatur aldizkaria, eta Zaharrak berri saileko laugarren alea egongo dira.
(gehiago…)Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izeneko liburuak Bilboren barri emoten dau, baina toponimia gidari dala. Hau da, Bilboko hainbat leku-izenen bitartez, lekuon ganeko hainbat informazino emoten da.
Lan korala da, 40 artikulu ditu, hainbat idazlek onduta. Ikuspegia ezbardina da batetik bestera: historikoa, linguistikoa, anekdotatan oinarritua… Danak oso interesgarriak eta jakingarriak.
Toponimia leku-izenak aztertzen dituan disziplina da, eta oso lagungarria da lekuotako bizimoduaren barri emoteko. Geografia, orografia, lanbideak, persona ilustreak… hainbat jakingarri adierazten dabez.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.