Karmelo Uriarte zeanuriztarraren liburu barria dakargu, EDERRIKO. Kontau behar dot izenekoa. ‘Ederriko’ aititak berari jaioparritan emondako izena da, ederraren ederrez. ‘Kontau behar dot’ azpitituluak idazlearen kontau beharra adierazten dau, bere bizitzako hainbat pasarte idatziz ipinteko beharrizana.
Kontakizunok ahoz askotan esanda daukaz Karmelok, familian, lagunartean… Baina idatziz ipinteko akuilua Xabier Amuriza izan dau, harek animau dau liburu baten ipintera. Eta animau bakarrik ez, lagundu be bai, zer sartu, zer ez, zelan adierazi… hari narratibo bat emoten lagundu deutso.
(gehiago…)Martxan dago, bai; euskereari behar dauan hauspoa emoteko ariketea; euskeraz bizi gura dauanari ateak zabalduko deutsazana eta hiztun barriak hurreratzeko deia egingo dauana. Euskaldun zaharrak, euskaldun barriak, euskaldun jaioak, euskalduntzen dabilzanak… danok gara kate hasibarri eta amaierabako honetako katenbegi ezinbesteko. Euskerearen sasoia dogu hau, txikitasunetik handi egiteko aldia; Euskaraldia.
Labayruk bat egin dau ekimenagaz; parte hartu ezeze, sustapen lana egiten be jardun dau azkenotan. Geure jardunlerroetan oinarririk badago, euskerea zabaldu eta sendotzea da zalantza barik ardatz. Halanda ze, euskera gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan egiteko konbitea bialtzen deutsuegu. Egin daigun danon artean bat… eragin daigun!
Gora Euskaraldia!
Zinebi festibalean egin da Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentalaren estreinaldia azaroaren 17an Bilbon. Ekitaldian Mikel Zarateren senide, lagun, ikasle-ikaskide asko batu ziran ekitaldira, bideoa ikusteko gogoz,
Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusiak, Josi Sierra dokumentalaren egileak, Lontzo Zugazaga Mikelen lagunak eta Benito Ansola Mikelen lagun eta zine-gizon handiak egin ebezan aurkezpenak.
(gehiago…)Ustebakoan joan jaku Angel Mari Unzueta Zamalloa abade euskalzalea (1952-2020), 68 urte abenduaren 4an beteteko egoala, lagun, ezagun, eleiztar eta herritar asko eta asko harri eta zurtz gelditzen zirala. Zemendiaren 14an, zapatu iluntze beranduan jazo zan, halakorik espero ez genduala.
Angel Marik Labayru Fundazioagaz, artean Labayru Ikastegia zanagaz, euki dauen hartuemon nagusia euskal hizkuntza lokarri dala izan da lehenagoko aldietan, eta erakunde hartuemonak dirala azken denporetan.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.